Ulissik irabazi du etapa, esprintean
Diego Ulissi (Lampre) italiarrak irabazi du Italiako Giroko zazpigarren etapa. 264 kilometro egin dituzte guztira, Grossetto eta Fiuggi artean. Ulissi Juanma Lobatori gailendu zaio azken metroetan. Alberto Contadorrek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, esker sorbaldan lesioa duen arren.
Aurtengo edizioko etaparik luzeenak lau protagonista izan ditu: Marco Bandeira (Androni), Nicola Boem (Bardani) eta Pier Paolo de Negri (Nippo) italiarrak eta Nikolay Milhaylov (CCC) bulgariarra. Laurek 34. kilometroan egin dute ihes tropel nagusitik.
Hamar minutu luzeko aldea zabaltzea lortu dute, baina amaierarako 20 kilometrora harrapatu dituzte, Tinkoff Saxo liderraren taldeak jarritako erritmo biziaren ondorioz.
Sailkapen nagusian, Alberto Contadorrek lehen postuan jarraitzen du, Fabio Aru (Astana) italiarra bi segundora dago, eta Richie Porte (Sky) australiarra hirugarren da, 20 segundora.
Larunbatean zortzigarren etapa lehiatuko dute, 186 kilometrokoa, Fiuggi eta Campitello Matese gainaren artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon