UZTAILAK 23, LARUNBATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2022ko Frantziako Tourreko 20. etaparen profila eta ibilbidea: Lacapelle-Marival - Rocamadour (40,7 km)

Txirrindulariek erlojupeko bati egin beharko diote aurre, sailkapen nagusian aurrera egiteko txirrindularien azken aukera izango dena.
2022ko Frantziako Tourreko 20. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
2022ko Frantziako Tourreko 20. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Frantziako Tourrak azken aukera bat eskainiko die sailkapen orokorreko postu garrantzitsuen lehian murgilduta dauden txirrindulariei, 20. etapan jokatuko den erlojupeko probarekin.

Honezkero, baliteke Grande Boucleko irabazlea nor izango den ia erabakita egotea, edota agian ez. Hala ere, uztailaren 23an txirrindulariek Lacapelle-Marival eta Rocamadour artean bakarlanean bete beharko duten ia 41 kilometroko ibilbideak ezusteko bat baino gehiago ekar lezake, eta ez litzateke lehen aldia izango.

Ibilbidea erabat laua da ia erabat, benetako espezialistentzat aproposa; aitzitik, amaiera aldera badira bi igoeratxo. Bereziki nabarmengarria da 1,5 kilometroko luzera eta % 7,8ko batez besteko maldak dituen Cote de l'Hospitalet gaina, Rocamadourreko helmugari paso emango diona.

Lehen txirrindularia 13: 05ean abiatuko da, eta 17:49 aldera jakingo da zein den etapako irabazlea, eta baita Tourrarena ere.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB4n 14:35etik aurrera izango da ikusgai etapa. Ondoren, telebistako emanaldia ETB1era igaroko da, 15:00etatik eta etapa amaitu arte.

Ikusi 19. etaparen profila | Ikusi 21. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 20. etapa 2022ko Frantziako Tourreko 20. etapa

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 20. etapa (uztailak 23)

Ibilbidea: Lacapelle-Marival - Rocamadour

Distantzia: 40,7 km

Hasiera-ordua (lehen txirrindularia): 13:05.

Amaiera-ordua (azken txirrindularia): 17:49.

Mendiko saria: Ez dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X