UZTAILAK 19, ASTEARTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2022ko Frantziako Tourreko 16. etaparen profila eta ibilbidea: Carcasona – Foix (178,5 km)

Hasiera batean ibilbideak laua eta eskuragarria dirudien arren, Port de Lers eta Mur de Péguère mendateek zeharkaldia zailduko dute ehungarren kilometrotik aurrera.
2022ko Frantziako Tourreko 16. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
2022ko Frantziako Tourreko 16. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Frantziako Tourra amaitzeko sei jardunaldi falta direnean, txirrindulariak Pirinioetan barneratuko dira uztailaren 19ko hamaseigarren etapan. Hasiera batean ibilbideak laua eta zailtasunik gabekoa dirudien arren, Port de Lers eta Mur de Péguère mendateek zeharkaldia zailduko dute ehungarren kilometrotik aurrera.

Lasterkariak Carcasonatik sartuko dira Pirinioetan. Hasi bezain laster, lehen begiratuan, eskuragarriak diren hirugarren eta laugarren mailako bi mendate topatuko dituzte. Foixera iritsi eta 178,5 kilometroak amaitu aurretik, lehen aipatutako bi mendateek, biak lehen mailakoak, parte-hartzaileen indarrak neurtuko dituzte.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa ikusteko aukera egongo da 13:55etik aurreraETB4k 14:15etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 15. etaparen profila | Ikusi 17. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 16. etapa 2022ko Frantziako Tourreko 16. etapa

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 16. etapa (uztailak 19)

Ibilbidea: Carcasona - Foix

Distantzia: 178,5 km

Hasiera-ordua: 12:40.

Amaiera-ordua: 16:58 (41 km/h) | 17:11 (39 km/h) | 17:27 (37 km/h).

Mendiko saria: Côte de Saint-Hilaire (4. mailakoa), 13,7. kilometroan; Col de L'espinas (3. mailakoa), 36,6. kilometroan; Port de Lers (1. mailakoa), 125,1. kilometroan; Mur de Péguère (1. mailakoa), 151,3. kilometroa.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X