UZTAILAK 24, IGANDEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2022ko Frantziako Tourreko 21. etaparen profila eta ibilbidea: Paris la Défense Arena - Paris Champs-Élysées

Lasterketa amaituta, Frantziako Tourreko txapeldun berria ezagutuko da, maillot horiaren behin betiko jabea.
2022ko Frantziako Tourreko 21. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
2022ko Frantziako Tourreko 21. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Txirrindulariek igandean, uztailak 24, agurtuko dute 2022ko Frantziako Tourra. Edizioko azken etapa ez da oso gogorra izango txirrindularientzat, baina, zalantzarik gabe, nekea igarriko dute ia hilabete lehian eraman ondoren.

Parte hartzaileak dena emateko asmoz irtengo dira Defense Arenatik, Eliseo Zelaietara heltzean sailkapenean duten posizioa hobetzeko asmoz.

Horretarako, 115,6 kilometroko ibilbidea egingo dute, % 6,5eko desnibela duen 4. mailako mendate bakarra izango dutelarik oztopo gisa.

Lasterketa amaituta, Frantziako Tourreko txapeldun berria ezagutuko da, maillot horiaren behin betiko jabea.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en18:00etatik aurrera. Halaber, ETB1ek 18:00etatik 19:45era egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 19:45etik etapa amaitu arte, ETB4n jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 20. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 21. etapa 2022ko Frantziako Tourreko 21. etapa

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 21. etapa (uztailak 24)

Ibilbidea: Paris la Défense Arena - Paris Champs-Élysées

Distantzia: 115,6 km

Hasiera-ordua: 16:45.

Amaiera-ordua: 19:26 (43 km/h) | 19:34 (41 km/h) | 19:43 (39 km/h).

Mendiko saria:  Côte du pavé des gardes (4. mailakoa), 43,3. kilometroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X