Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Demi Volleringek bizikleta altxatuta ospatu du garaipena helmugara iritsitakoan.
Demi Volleringek ez du sorpresak izateko aukerarik eman. FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak Frantziako Tourreko 9. eta azken etapa irabazi du sailkapen nagusian garaipena ziurtatzeko. Volleringek erakustaldia eman du Col d'Èzeko azken igoeran, elastiko horiaren lehian aurkari nagusi izan duen Kasia Niewiadoma (Canyon) poloniarra azken kilometroetan atzean utzita, eta bakar-bakarrik helmugaratu da. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) erori ondoren.
Frantziako Tourreko 9. etapa Nizan abiatu eta Nizan bukatu da. Ibilibide laburra izan du, 99,2 kilometrokoa, baina txirrindulariek lau aldiz igo behar izan duten col d'Èze: lehenengo hiru igoerak alde lehunagotik egin dute, 7,7 kilometro eta batez beste % 5,9ko maldak igota; azken igoera, berriz, alde gogorrenetik igo dute, 6 kilometro eta batez beste % 7,6 maldak gainditzeko.
Horrela, berehala izan dire lehen ihesaldi saiakerak. Paula Ostiz (Movistar) nafarra eta Malwina Mul (Cofidis) poloniarra izan dira arrakasta izan duten lehenak. Helmugatik urrun harrapatu dituzten arren, col d'Èzera egin duten lehen igoera buruan egin dute.
Ondoren, Isabella Holmgrem (Lidl–Trek) kanadarraren txanda izan da. Col d'Èzeko azken-aurreko igoeran erasoa jo du, eta garaipena lortzeko faborito nagusiek osatutako taldeari minutu bat baino gehiagoko aldea atera dio. Atzerago zihoan hirugarren taldetxo batean, Marlen Reusser (Movistar) suitzarra zegoen, sailkapen nagusiko hirugarrena. Azken-aurreko jaitsieran, baina, lurrera joan da eta podiumeko hirugarren maila galdu du; hala ere, etapa amaitzeko gai izan da.
Col d'Èzerako azken igoeran iritsi da ikuskizuna. Holmgrem harrapatu ondoren, Demi Vollering eta Kasia Niewiadoma buruz buru geratu dira lehian. Canyon taldeko poloniarra liderra atzean uzten saiatu da hainbatetan eraso eginez, baina FDJ-SUEZ taldeko herbeheretarra izan da azken igoeran tontorretik 500 metrora behin betiko kolpea eman duena.
Ondoren, Demi Volleringek aurrera egin du, tartea handituz joan da, eta atzetik osatu den tropeltxoari alde nabarmena aterata helmugatu da, Frantziako Tourra bigarren aldiz irabazteko, Kasia Niewiadomaren eta Elisa Longo Borghiniren aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.