UZTAILAK 7, OSTEGUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2022ko Frantziako Tourreko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Binche – Longwy (219,9 km)

3. mailako bi mendate gainditu beharko dituzte, horietako bat helmugatik 5 kilometro eskasera eta % 12ko aldaparekin, eta 4. mailako beste bat lasterketa amaitzeko 15 kilometro falta direnean.
2022ko Frantziako Tourreko 6. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
2022ko Frantziako Tourreko 6. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Konstantzia eta erritmoari eustea funtsezko gakoak izango dira uztailaren 7an jokatuko den Frantziako Tourraren seigarren etapan; izan ere, osteguneko etapako ibilbide luzeak indarrak gordetzera behartuko ditu txirrindulariak azken kilometroetan garaipena lortzeko aukeraren bat izan nahi badute.

Parte hartzaileak Binchetik irtengo dira Tourreko etaparik luzeenari aurre egiteko, eta 220 kilometro egin ondoren iritsiko dira Longwyra. 3. mailako bi mendate gainditu beharko dituzte; horietako bat helmugatik 5 kilometro eskasera kokatuta egongo da, eta % 12ko batez besteko aldapak dituena. 4. mailako beste bat ere izango dute zain jardunaldia amaitzeko 15 kilometro falta direnean.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en 13:30etik aurrera. ETB4k 14:30etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en izango da jarraitzeko aukera.

Ikusi 5. etaparen profila | Ikusi 7. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 6. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra 2022ko Frantziako Tourreko 6. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 6. etapa (uztailak 7)

Ibilbidea: Binche - Longwy

Distantzia: 219,9 km

Hasiera-ordua: 12:05.

Amaiera-ordua: 17:15 (44 km/h) | 17:29 (42 km/h) | 17:45 (40 km/h).

Mendiko saria:  Côte des Mazures (3. mailakoa), 87.2. kilometroan; Côte deMontigny-sur-Chiers (4 mailakoa), 205. kilometroan; Côte de Pulventeux (3. mailakoa), 214.6. kilometroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X