UZTAILAK 8, OSTIRALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2022ko Frantziako Tourreko 7. etaparen profila: Tomblaine – La Super Planche des Belles Filles (176,3 km)

Lehen 100 kilometroetan, goranzko ibilbidea egingo dute lasterkariek 3. mailako lehen mendatera iritsi arte, eta azken 10 kilometroetan, 1. mailako mendate bat eskalatzen amaituko dute.
2022ko Frantziako Tourreko 7. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
2022ko Frantziako Tourreko 7. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Aurreko eguneko higaduratik atseden hartzeko astirik gabe, txirrindulariek mendiko lehen etapari egin beharko diote aurre Tourreko zazpigarren etapan. Etapa honek podiuma lortu nahi dutenen forma fisikoa neurtuko du. Tomblainetik irtengo dira eta 176,3 km egingo dituzte Super Planche des Belles Filleseraino.

Lehen 100 kilometroetan, goranzko ibilbidea egingo dute lasterkariek 3. mailako lehen mendatera iritsi arte. Ondoren, maila bereko eta antzeko ibilbidea eta igoera (3 km % 6,2ra) duen beste bat izango dute aurrez aurre, eta azken 10 kilometroetan, 1. mailako mendate bat eskalatzen amaituko dute.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB4n 14:30etik aurrera. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en izango da ikusteko aukera.

Ikusi 6. etaparen profila | Ikusi 8. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 7. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra 2022ko Frantziako Tourreko 7. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 7. etapa (uztailak 8)

Ibilbidea: Tomblaine - La Super Planche des Belles Filles

Distantzia: 176,3 km

Hasiera-ordua: 13:05.

Amaiera-ordua: 17:17 (46 km/h) | 17:29 (44 km/h) | 17:43 (42 km/h).

Mendiko saria:  Col de Grosse Pierre (3. mailakoa), 107.7. kilometroan; Col des Croix (3. mailakoa), 136.1 kilometroan; La Super Planche des Belles Filles (1. mailakoa), 176.3. kilometroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X