Sailkapen orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourra

Asteazken honetan korritu da lasterketako azken etapa, Santa Anan. 96 kilometroko ibilbidean, euskal taldeak kontrolpean izan du lasterketa, eta, azkenean, sailkapen nagusiko saria eskuratu du txirrindulari kolonbiarraren bidez.

Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirridulari kolonbiarra podiumean. Irudia:  Laboral Kutxa-Euskadi

Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulari kolonbiarrak irabazi du El Salvadorreko Tourreko sailkapen nagusia.

Patiño izan da El Salvador Tourreko txapeldun berria, laugarren eta azken etapan talde osoak erakustaldia eman ostean. Txirrindulari kolonbiarrak etapa irabazi du eta, bide batez, azken maillot horia irabazi du, talde lana etapako garaipenarekin eta azken maillot horiarekin sarituz.

Asteazken honetan korritu da lasterketako azken etapa, Santa Anan. 96 kilometroko ibilbidean, euskal taldeak kontrolpean izan du lasterketa eta, azkenean, sailkapen nagusiko saria eskuratu du.

Une erabakigarrian, Patiñok eta Yanina Kuskova taldekideak eraso erabakigarria jo dute, Menesesekin (Colombia) eta Hallekin (Roland) batera. Kuskova hustu egin dabere liderraren mesedetan eta Patiñok lasterketa eraman du. Helmugan, kolonbiarrak irabazi du etapa eta besoak altxatu ditu, sailkapen nagusiko garaile bezala.

Gainera, Amondarain podiumera igo da, hirugarren; Idoia Erasok seigarren bukatu du, Yuliia Biriukovak zortzigarren, eta Yanina Kuskovak bederatzigarren.

Txirrindulari kolonbiarra euskal taldearekin lehiatzen den lasterketa da. Patiño (1997, La Ceja, Antioquia, Kolonbia) Laboral Kutxa-Euskadi taldera iritsi da 2026an, Movistar Team taldean zazpi denboraldi eman ondoren.

Horrela, Laboral Kutxa-Euskadik uzta bikaina bildu du lasterketa honetan, probaren atarikoa, bi etapa eta sailkapen orokorra irabazi baititu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X