Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Ineos taldea, gaurko erlojupekoan. Argazkia: Europa Press
Juan Ayuso (Lidl Trek) valentziarra da Paris Nizako lider berria, bere taldeak hirugarren etapan bigarren postu lortu baitu, Cosne-Cours-sur-Loire eta Pouilly-sur-Loire arteko 23,5 kilometroko taldekako erlojupekoan. Bertan, Ineos nagusitu da, Xàbiako txirrindulariaren taldeari 2 segundoko aldea aterata.
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian. Bere aurkari zuzenak, Jonas Vingegaard danimarkarra kasu, segundo gutxi batzuk urrunarazi ditu.
Ineos aseezin azaldu da, eta gaindiezinak ziruditen denborak hautsi ditu. Azkenean, Vauquelinek eta Oscar Onleyk bultzatuta, 26.40ko denbora markatu du Erresuma Batuko taldeak helmugan, orduko 52,8 kilometroko abiaduran. Bigarren postua Ayusoren Lidl taldeak eskuratu du, 2 segundora, Decathlon harrigarria 11ra, Vingegaarden Visma 15era, Redl Bull Bora 20ra, Ivan Romeoren Movistar 28ra, EF 23ra, eta McNultyren eta Solerren UAE 37ra.
Sailkapen nagusian Ayusok 2 segundoko aldea du Kevin Vauquelin frantziarrarekiko, eta 3 segundokoa Oscar Onley eskoziarrarekiko. Jonas Vingeggard danimarkarra zortzigarren da 17ra eta Daniel Felipe Martinez kolonbiarrak itxi du hamar onenen sailkapena, 22ra.
Taldekako erlojupekoak 1,5 kilometroko bi igoera labur zituen, % 5etik beherako maldarekin. Talde bakar batek ere ez ditu kide guztiak hasieratik amaierara mantendu, baina banakako denborak zenbatzen ziren. Faboritoak aurrean helmugaratzera behartuta zeuden, eta taldekideak bultzatzeko erantzukizuna zuten.
Asteazken honetan iritsiko da lehen helmuga maldan gora, Bourges eta Uchon artean jokatuko den laugarren etaparekin, 195 kilometrokoa, ibilbide laua lehen 120 kilometroetan eta hiru mendate biltzen dituzten 70 bat amaieran: Côte de la Croix des Cerisiers (3. mailakoa, 6,2 km % 4,1era), Côte de la Croix de la Liberation (2. mailakoa, 4,7 km % 5,3ra) eta Uchon lehen mailako mendatea (8 km % 4,5era). Faboritoek elkarren indarrak neurtuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.