Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.
Cata Sotok (LABORAL Kutxa-Euskadi) Txileko erlojupekoa irabazi du, Pichideguan jokatutako proban gailendu ostean. 20 kilometroko ibilbidean, txirrindulari txiletarrak denboraldiko hamargarren garaipena lortu du talde morearentzat 2026ko hasiera arrakastatsu honetan.
Sotok erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipen sinatu du, joan den otsailean El Salvador Tourrean bi saio irabazi ondoren.
Gaurkoarekin, LABORAL Kutxa-Euskadi taldea aurten sari gehien lortu dituen taldea da, hamar garaipenekin, FDJ United Suez (8) eta UAE-ADQ (6) taldeen aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibon Ruiz eta Ion Izagirre podiumera igo dira Okzitanian
Euskal txirrindulariak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren, Davide Piganzoli italiarrak irabazitako lasterketan.
Alex Aranburuk lidergoari eutsi dio Belgikako Itzulian
Olav Kooijek Begijnendijk-Betekom eta Aarschot garaitu ditu lasterketaren laugarren etapan.
Pogacarrek lehen postua sendotu du; Reusserrek, berriz, Longo Borghiniri kendu dio
Esloveniarrak Mathieu van der Poel (Alpecin) gainditu du Suitzako Tourreko azken-aurreko etapako erlojupekoan, eta Marlen Reusser suitzarrak (Movistar) 9 segundoko aldea atera dio sailkapen nagusian liderra zen Elisa Longo Borghini (UAE) italiarrari.
Imanol Arizmendi eta Jone Elgorriaga garaile Quebrantahuesos lasterketan
Proban txirrindulari profesional ohiek ere parte hartu dute, eta, besteak beste, Miguel Indurain, Haimar Zubeldia, Samu Sanchez eta Luis Leon Sanchez izan dira horien artean.
Alex Aranburu Belgikako Tourrean lider jarri da hirugarren etapa irabazita
Txirrindulari gipuzkoarrak Lewis Askey gainditu du hirugarren etaparen azken esprintean, eta lider jarri da.
Jhonatan Narvaezek eta Zoe Backstedtek irabazi dute hirugarren etapa Suitzan
Sailkapen orokorrean ez da aldaketarik egon, ez ginezkoetan, ez emakumezkoetan, eta Tadej Pogacarrek eta Elisa Longok jarraitzen dute lider.
Romain Gregoirek eta Elisa Longok irabazi dute Locarnon hasi eta amaitu den bigarren etapa
Romain Gregoire (Groupama) txirrindulari frantziarrak Tadej Pogacarren azken erasoari eutsi dio, eta irabazi egin du eguneko ihesaldian izan ondoren. Emakumezkoetan, Elisa Longo Borghini (UAE Team ADQ) txirrindulari italiarrak eman du faboritoen artean lehen kolpea.
Pogacarrek erakustaldia eman eta sailkapen nagusia ia erabakita utzi du Suitzako Itzuliaren lehen etapan
Klaneceko txirrindulariak erasoa jo du helmugatik 70 kilometrora, eta bakar-bakarrik helmugaratu da, Sondrion. Bestalde, emakumezkoen lasterketan, Femke De Vries herbeheretarra da Suitzako Itzuliko lehen liderra.
Mikel Landa Suitzako Itzulian izango da, asteazkenean
Lasterketa asteazkenean hasiko da, hilaren 17an, eta igandean amaitu. Soudal Quick-Step taldeko txirrindulariak erorikoa izan zuen Euskal Herriko Itzulian, eta ordutik ezin izan da lehiatu. Besteak beste, Tadej Pogacar, Mathieu van der Poel, Primoz Roglic eta Richard Carapaz izango ditu aurkari.
Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko zortzigarren eta azken etapako azken kilometroa
Isaac Del Toro (UAE) mexikarrak irabazi du Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourraren 78. edizioa, Beaufort eta Plateau de Solaison-Brison artean jokatutako 8. eta azken etapan nagusituta. Juan Ayuso sailkatu da bigarren, eta Tobias Halland Johannessen (Uno-X) izan da hirugarrena.