Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Filippo Ganna (INEOS Grenadiers) italiarra, Tirrreno-Adriaticoko erlojupekoan. Argazkia: EFE
Filippo Ganna (INEOS Grenadiers) italiarrak bere legea ezarri du astelehen honetan Tirreno-Adriatico lasterketako lehen etapan, historiako azkarrena izan den erlojupekoan, "bi itsasoen" lasterketari hasiera emateko 56,86 kilometro orduko batezbestekoarekin. Dagoeneko, txirrindulari italiarrak lau aldiz irabazi du hasierako erlojupekoa.
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea. Lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi ditu, Tirreniar eta Adriatiko itsasoak lortzen dituen lasterketaren hasieran, eta bosgarren bat, zortzigarren etapan, 2020an.
12:08ko denbora egin du, Thymen Arensmanek (INEOS Grenadiers) baino 22 segundo azkarragoa, eta Maximilian Walscheidek (Lidl-trek) osatu du podiuma, 26 segundora.
Primoz Roglicek (BORA) eman dio hasiera bere denboraldiari, eta zazpigarren bukatu du, 31 segundora, aste amaieran Tirrreno-Adriatico hirugarren aldiz bereganartzeko itxaropenarekin. Isaac del Toro mexikarra hamargarren izan da liderra 36 segundora zuela.
Alan Hatherly (Jayco) hegoafrikarra izan da aulki beroan denbora gehien eman duen txirrindularia, 12:38ko markarekin. Izan ere, Del Torok lehen sektorean hegoafrikarrak baino bi segundo hobeto jardun du, baina azkenean atzetik bukatu du, 12:44ko denborarekin.
Azken txirrindulariak helmugaratu arte, ez dituzte aurreko denborak gainditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ion Izagirre nagusitu da Marco Pantani Memorialean
Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi zuen apirilean, hiru urteko lehortearen ondoren, eta guztira 20 garaipen lortu ditu profesionaletan.
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.