Euskaltel-Euskadik bost txirrindulariren kontratuak berritu dituela iragarri du
Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeak bost txirrindulariren kontratua berritu duela iragarri du astelehen honetan. Hala, Mikel Aristi gipuzkoarrak (1993), Iker Ballarin arabarrak (1997), Joan Bou valentziarrak (1997), Gotzon Martin bizkaitarrak (1996) eta Antonio Soto murtziarrak (1994) beste denboraldi bat emango dute talde laranjan, 2022ra arte.
Aristik, Bouk, Ballarinek eta Sotok bi urteko zikloa bete dute Euskaltel-Euskadin, eta Gotzon Martinek, aldiz, lau denboraldi egin ditu dagoeneko bertan.
Horrenbestez, dagoeneko 12 dira datorren denboraldiari begira Euskaltel-Euskadik baieztatu dituen txirrindulariak: batetik, aipatutako bostak; bestetik, kontratua indarrean duten Xabier Mikel Azparren, Mikel Bizkarra, Julen Irizar, Mikel Iturria, Juanjo Lobato eta Luis Angel Mate. Horiei beste bat gehitu behar zaie, taldera iritsi berri den Unai Iribar, hain zuzen ere.