Lezamako kirol instalazioak
2025/12/04 - 22:51
Athletic Club Cup txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu dute
2026ko ekainean jokatuko da eta bi astetan banatuko da. 2tik 7ra eskolarteko taldeek jokatuko dute eta 9tik 14ra, berriz, talde federatuek. Talde bakoitzak gutxienez neurketa bat Lezaman jokatuko dute, eta finaletara iritsiz gero San Mamesen jokatzeko aukera ere izango dute.
2025/12/04 - 22:16
Iñaki Williamsek taldekideekin entrenatu du Atletico Madrilen aurkako partida baina bi egun lehenago
Athleticek Lezaman entrenatu du gaur, entrenamenduaren berririk onena Iñaki Williamsen itzulera izan da, honek taldearekin entrenatu du lehenengo aldiz Qarabagen aurka lesioa pairatu zuenetik.
2025/12/02 - 19:59
Valverde: ''Aste polita da, gozatzeko eta lehiatzeko''
Entrenatzaile zuri-gorriak Iñaki Williamsen eta Robert Navarroren bajak baieztatu ditu. Biak "Gabonak baino lehen" berriro jokatzea espero du Valverdek. Gainera, Mikel Vesgaren egoera fisikoari buruz "zalantzaren bat" duela esan du.
2025/11/24 - 23:22
Athleticek Slavia Pragari egingo dio bisita, ilusioari eusteko garaipenaren bila
Arazoa da talde txekiarra, jokatutako lau partidetan bi berdinketa lortu ondoren, zuri-gorriek baino behartuago dagoela irabaztera.
2025/11/13 - 18:19
Ane Camposentzat oso berezia izango da Anoetako derbia
Golegile zuri-gorriarentzat oso berezia izan zen Eibarren aurkako norgehiagoka, eta Anoetakoa ere berezia izango da. Izan ere, aurrelari getariarra bi taldeetan ibilitakoa da. Gainera, elastiko zuri-gorriarekin, armaginen kontra egin zuen lehen gola.
2025/11/12 - 20:36
Palestinako selekzioa Lezaman entrenatu da
Ihab Abu Jazar hautatzaile palestinarrak 26 jokalari deitu ditu, Euskal Selekzioaren aurkako partidarako eta datorren asteartean Kataluniaren aurka jokatzeko.
2025/09/15 - 21:59
Pradosek hautsita du ezker belauneko lotailu gurutzatua
Erdilari nafarrari ebakuntza egiteko data datozen egunetan zehaztuko dute. Athleticeko lehen taldeko jokalari batek belaunean duen bigarren lesio larria da Pradosena, Unai Egiluzena eta gero.
2025/09/14 - 00:33
Laporte: ''Une zailak igaro behar izan ditut, eta ez nuen hain argi ikusten''
Aymeric Laporte Athleticeko jokalariak bere fitxaketa gauzatzeko prozesu osoa azaldu du, ia-ia burutu gabe geratu ostean.
2025/09/12 - 00:49
Laporte: ''Egun itzela da niretzat, hau zen nahi nuen guztia''
Athleticek ofizial egin du Agen hiriko atzelariaren fitxaketa datozen hiru denboraldietarako, 2028ko ekainera arte, FIFAk izena emateko oniritzia eman ondoren.
2025/08/27 - 16:23
Ane Campos eta Olatz Santana, gogotsu, Athleticekin denboraldiari ekiteko
Olatz Santana eta Ane Campos Athleticen fitxaketa berriak dira. Santana atezaina Realetik heldu da Bilboko taldera, eta Campos aurrelaria, Eibarretik. Biak ala biak gogotsu azaldu dira 2025-2026 denboraldiari ekiteko.
2025/07/15 - 16:02
Lekuek ez du ezer esan Yerayren positiboari buruz eta gaineratu du Nico Williamsek ez duela ebakuntzarik behar
Josean Lekue Athleticen mediku-zerbitzuen buruak prentsaurrekoa egin du, Lezaman. Esan du Jokalariak denboraldiaurrera sasoiz heldu direla. Horrez gain, adierazi du ezin duela Yerayren positiboaren gainean hitz egin. Gainera, azpimarratu du Nico Williamsek ez duela ebakuntzarik behar izango.
2025/07/09 - 16:44
Athleticek denboraldiaurreari ekin dio
Talde zuri-gorria uztailaren 9an hasi da 2025-2026 denboraldia prestatzen. Nico Williams, Unai Simon, Dani Vivian eta Maroan Sannadi falta izan dira lansaioan, Liga amaituta euren selekzioekin partidak jokatu zituztenez, egun batzuk beranduago gehituko baitira entrenamenduetara.
2025/07/04 - 20:16
Eunate Astralaga atezainak utzita jokatuko du berriro Eibarren
Athleticeko atezaina, 19 urtekoa, aurreko denboraldian ere utzita egon zen talde armaginean.
2025/06/28 - 18:08
Athleticen denboraldi bikaina osatuta, Eurokopan izango da Zubieta
Datorren asteazkenean, Suitzan, Eurokopa hasiko da. Maite Zubieta Athleticeko jokalaria bertan izango da.
2025/06/10 - 16:57
Lekuek taldekideekin entrenatu du eta Kodrok Bosnia-Herzegovinaren deia jaso du
Athleticeko hegalekoak lesionatuta eman du denboraldi guztia orain arte.
2025/05/29 - 17:19
Mikel Gonzalez: ''Merkatuan aukera bat dagoenean, gure lana aprobetxatzea da''
Mikel Gonzalez Athleticen futbol zuzendariak adierazi du taldeak zer helburu dituen fitxaketekin. Aipatu duenez, merkatuan aukerak agertzen badira, haien lana aprobetxatzea dela.
2025/05/28 - 13:42
Eider Aranak Athleticekin duen kontratua berritu du 2028ra arte
Erdiko atzelari loiutarra Lezamara itzuliko da, bi denboraldiz Eibarren utzita jokatu eta gero. 60 partida jokatu ditu; 56, F Ligan. Guztira, hiru gol sartu ditu.
2025/05/27 - 14:00
Bibiane Schulzek kontratua berritu du Athleticekin datozen bi denboraldietarako
Gaur egun, joan den denboraldiko bigarren jardunaldian izandako lesio larritik errekuperatzen ari da erdiko atzelaria.
2025/05/22 - 21:25
Mariana Cerrok amaiera eman dio bere kirol ibilbideari
Athleticeko erdilariak, Eibarren utzita aritu denak eta kontratua ekainean amaitzen zitzaionak, futbola uztea erabaki du.
2025/05/22 - 16:29
Oscar de Marcosek hitzaldi hau irakurri du, Lezaman izandako agur ekitaldian, futbola utzi aurretik
Athleticen kapitainak igandean hartuko du erretiroa, San Mamesen, talde zuri-gorriak Bartzelonaren aurka jokatuko duen partidan. Lezaman izandako ekitaldi hunkigarrian, De Marcosek testu bat irakurri du, eta Bilboko klubaren gaineko hausnarketa ederra partekatu.