Joseba Ezkurdia
2025/10/28 - 16:14
Zabala eta Ezkurdia prest daude, Lau t'erdiko finalaurrekorako materiala hautatuta
Larunbat honetan hitzordua dute Javi Zabalak eta Joseba Ezkurdiak, lau t'erdiko txapelketaren finalaurrekoan. Astearte honetan partidarako materiala aukeratu dute, nola sentitzen diren azaltzeaz gain.
2025/10/24 - 22:53
Etxeberriak Ezkurdia menderatu du, eta biak pasatu dira finalerdietara (10-22)
Peio Etxeberriak 10-22 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Lau t'erdiko txapelketako ligaxkako azken jardunaldian. Etxeberriak garaipena behar zuen; Ezkurdiak, aldiz, tanto bakarra. Beraz, Aspeko bi pilotariak pasatu dira finalerdietara, Altuna eta Zabalarekin batera.
2025/10/23 - 17:24
Peio Etxeberriak partida ''irekia'' espero du Joseba Ezkurdiaren aurka
Taldekideak izanda ere, Peio Etxeberriak onartu du saiatzen ari direla Joseba Ezkurdia eta biak ostiralean jokatuko duten Lau t'erdiko final-laurdena normaltasunez eramaten. Elkarrizketa honetan kontatu du nola bizitzen ari diren neurketaren aurreko egunak.
2025/10/14 - 20:04
2025eko Lau t'erdiko finala Bizkaia frontoian jokatuko da, Bilbon
Txapela jokoan egonen den partida, aurretik ezarrita zegoen bezala, azaoraren 16, igandean, jokatuko da.
2025/10/11 - 01:35
Ezkurdiaren beteranotasunak Larrazabal gainditu du (22-19)
Ezkurdiak eta Larrazabalek partida bizia jokatu dute Azkoitian, Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian. Azkenean, Arbizuko pilotaria nagusitu da 22-19ko emaitzarekin.
2025/10/04 - 01:58
Ezkurdiak aurrera egin du 4 t'erdikoan, Elordi kanporatuta (22-17)
Ezkurdia 4 t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan izango da, final-zortzirenetan Elordi 22-17 garaituta. Iaz lehiaketatik kanpo geratu zen, baina oraingoan bertan sartzea lortu du.
2025/09/29 - 17:52
Hamabi pilotari lehiatuko dira 2025eko Lau t’erdiko Txapelketan, ostiraletik aurrera
Final handia azaroaren 16an jokatuko dute. Unai Lasok, 2024ko txapelduna bera, ezingo du parte hartu aurtengo ekitaldian, oraindik ez baita erabat osatu belaunean egin zioten ebakuntza eta gero.
2025/09/28 - 22:52
Jaka eta Iztueta, San Mateo Torneoko txapeldunak
Jakak eta Iztuetak 18-22 irabazi diete Altuna eta Ezkurdiari San Mateo Torneoko finalean. Partidako lehen zatia oso parekatua izan da, baina hortik aurrera bikote urdina jaun eta jabe izan da.
2025/09/27 - 01:09
Altuna eta Ezkurdia, San Mateo Torneoko finalera pauso irmoz (22-8)
Altunak eta Ezkurdiak 22-8 gainditu dituzte Peña II.a eta Salaverri II.a San Mateo Torneoko finalerdian, gorriek errazegi konpondu duten partida ez oso ikusgarri batean.
2025/09/14 - 21:49
2025eko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 18ko asteburuan hasi eta irailaren 14an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
2025/07/08 - 13:59
Urrutikoetxea eta Albisu garaile, Ezkurdiaren eta Martijaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen partidan
Urrutikoetxea-Albisu bikoteak 22-19ko emaitzarekin bereganatu du garaipena Ezkurdiaren eta Martijaren aurka jokatutako San Fermin Torneoko A multzoko ligaxkako estreinako neurketa. Hala, bada, lehen puntua poltsikoratu dute Urrutikoetxeak eta Albisuk.
2025/07/02 - 14:45
Binakako San Fermin Txapelketa uztailaren 5etik 14ra artean jokatuko da
Lau bikotek badute jada multzoen faserako txartela ziurtatuta: Etxeberria-Zabaleta, Artola-Iztueta, Altuna III-Bikuña eta Peña II-Mariezkurrena II. Horiez gain, Urrutikoetxea-Albisu vs Larazabal-Imaz eta Ezkurdia-Martija vs Elordi-Rezusta partidetako irabazleek osatuko dute txapelketa.
2025/06/29 - 02:45
Etxeberriak Ezkurdia menderatu du, eta aurkariaren zain dago finalerdietan
Peio Etxeberriak 20-22 garaitu du Joseba Ezkurdia Sopelan jokatu duten Sanferminetako 4 t'erdiko txapelketako final-laurdenetako partidan. Hala, finalerdietan dago, eta Altuna edo Zabala izango du aurkari.
2025/06/24 - 23:33
Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak sanferminetako lau t'erdiko txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte
Peio Etxeberriak, Eibarren, Aitor Elordi utzi du txapelketatik kanpo, 16-22 irabazita; Javier Zabalak, ordea, Seguran, 7-22 menderatu du Dario. Etxeberriak Ezkurdia izango du aurkari, final laurdenetan, eta Zabalak, aldiz, Altuna III.a.
2025/06/21 - 22:48
Omenaldi beroa Joseba Ezkurdiari Arbizun
15 urte daramatza profesionaletan, eta 6 txapel jantzi ditu: Lau t'erdikoan, 3, eta Binakakoan, 3 (azkena, orain gutxi). Aurreskua dantzatu, txapel berezia jantzi, bertsoak…
2025/06/16 - 15:22
2025eko CaixaBank Mastersa uztailaren 18an hasi eta irailaren 14an amaituko da
Aurkeztu dute jada 2025eko CaixaBank Mastersa. Txapelketa uztailaren 18an hasiko da. Finala irailaren 14an jokatuko da. Altuna III-Imaz, Artola-Martija, Ezkurdia-Iztueta, Zabala-Mariezkurrena II, Larrazabal-Rezusta, Jaka-Zabaleta eta Elordi-Albisu bikoteek parte hartuko dute.
2025/06/10 - 23:13
Astebeteko oporraldia amaituta, Jokin Altuna kantxan da, berriro ere
Buruz Buruko txapeldunak Bergaran jokatu du, asteartean, Julen Martijarekin batera; Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta Binakako txapeldunak menderatu dituzte, 22-18.
2025/04/01 - 00:00
Binakako Txapelketako finaleko hiru tantorik onenak
Iñaki Artolak eta Joseba Ezkurdiak egin dituzte tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalean.
2025/03/31 - 23:40
Beñat Rezusta: ''Ez nuen espero, inondik inora, hiru txapelekin egotea''
Bergararrak hirugarren aldiz lortu du garaipena Binakako Txapelketan; oraingoan, Joseba Ezkurdia izan du bikotekide, eta arbizuarraren lana goraipatu du finalaren biharamunean.
2025/03/31 - 17:29
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon
Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Ezkurdia-Larrazabal final-zortzirenetako kanporaketarekin. Altuna III eta Zabala izango dira final-laurdenetako ligaxkako A multzoko serieburuak; Laso eta Artola, aldiz, B multzokoak.