Javi Zabala
2025/10/19 - 22:58
Javi Zabalak Jon Ander Peña garaitu du partida gogor batean (20-22)
Javi Zabalak 20-22 irabazi dio Jon Ander Peñari Tolosako Beotibar pilotalekuan. Partida oso gogorra izan da, eta emaitza horrekin, bi pilotariak Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietara sailkatzeko aukerarekin iritsiko dira azken jardunaldira.
2025/06/29 - 22:46
Zabalak finalerdiak jokatuko ditu, Altuna kanporatuta (19-22)
Javi Zabalak Sanferminetako Lau t'erdiko finalerdia jokatuko du, ostiralean, Peio Etxeberriaren aurka. Errioxarrak Jokin Altuna garaitu du Mungian jokatutako partida gorabeheratsu eta gogorrean.
2024/09/14 - 12:55
Zabala eta Imaz CaixaBank Masterseko finalerdietan izango dira, Laso-Aranguren bikotea kanporatu ostean
Javi Zabalak eta Ander Imazek osatzen duten bikoteak alde nabarmenarekin garaitu dituzte Unai Laso eta Aitor Aranguren (11-22), Galdakaon jokatu den CaixaBank Mastersaren play-offetako lehendabiziko kanporaketan.
2024/05/20 - 15:21
Zabalak, min hartuta, ez du Buruz Buruko txapelketako hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko
Aspeko pilotariak eskuetako minez amaitu zuen Lasoren aurkako finalerdia joan den larunbatean; beraz, ez da igandean Zestoan izango.
2024/05/08 - 19:33
Javi Zabala: ''Nire helburu nagusia txapela irabaztea da''
Javi Zabalak Buruz Buruko Txapelketako finalerdia jokatuko du, Ezkurdiak Elordiri irabazi ondoren. Errioxarrak Unai Lasoren aurka neurtuko ditu indarrak maiatzaren 18an Labrit pilotalekuan. Eskuin eskua egoera onenean ez izan arren, Aspeko pilotaria itxaropentsu agertu da partidari begira.
2024/04/06 - 18:33
Javi Zabalak mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea (14-22)
Javi Zabalak ahal ikaragarria duela jakina da, eta ikusmina zegoen lehen mailan bere estreinakoa ikusteko. Ofizio handiko pilotaria egokitu zitzaion lehen kanporaketan: Mikel Urrutikoetxea. 10 eta 2ko partzialari esker, garaipen erosoa lortu zuen Zabalak azkenean, 22 eta 14.
2024/02/07 - 19:17
Artola-Imaz eta Zabala-Martija gustura larunbaterako material hautaketarekin
Binakako Txapelketako hamahirugarren jardunaldian Zabala-Martija eta Artola-Imaz aurrez aurre arituko dira larunbatean, Labrit frontoian. Bi bikoteak matematikoki play-offetarako sailkatuta egon arren, "gogotsu" agertu dira neurketara begira. Javi Zabalak ordezkatuko du beste behin Jokin Altuna.
2023/08/28 - 18:39
Javi Zabala, 2023ko San Mateo Feriako berritasun nagusia
Txapelketak irailaren 15etik 24ra iraungo du, eta hiru partida izango dira egunero, hilaren 16an eta18an izan ezik, egun horietan ez baita neurketarik egongo.