Surne Bilbaok Europako bigarren kopa irabazi du, biak jarraian irabazi ere, Miribillan finala iraulita (89-74)
Ponsarnauren jokalariek finalari buelta eman diote, Greziatik ekarritako sei puntuko desabantaila iraulita. Miribillan jokatutako norgehiagokaren lehen zatia oso parekatua izan da, baina bigarrenean beltzezkoak suspertu egin dira eta bereganatu egin dute finala.
Surne Bilbaoko jokalariak, Europako garaikurrarekin. Argazkia: EFE
Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopa bigarrenez irabazi du jarraian, PAOK Salonika talde greziarrari Miribillan irabazita (89-74). Garaikur hori jarraian birritan irabazi duen lehen taldea da, baita finaleko itzulerako norgehiagokan aurkako emaitza bat irauli duen lehena ere. Beltzezko gizonek urtebetetze oparirik onena egin diote Jaume Ponsarnau entrenatzaileari, bigarren zatian talde greziarra xehatu eta sei puntuko desabantaila instant batean iraulita.
Joaneko partidan baino saskiratze erritmo handiagoarekin hasi da norgehiagoka. Beltzezko gizonek ez dute defentsa doitzen asmatu, eta greziarrek aprobetxatu egin dute. Gainera, PAOK gogor ari zen defentsan. Jokaldi horietako batean tentsioa ika-mika izan da, lehen laurdenean, Beverleyk Hilliardi falta egin dionean. Bi jokalariak nahastu dira, eta hori gutxi ez balitz, Omoruyi tartean sartu da.
Une horretan, Ertzaintza greziar zaleen harmailetara sartu da, baretu nahian. Gauzak horrela, giroa berotuta iritsi da lehen laurdenaren amaiera, Ponsarnauren taldea markagailuan atzetik zela (19-23).
Bigarren laurdenak bide beretik jarraitu du, markagailuan eta kantxan pareko ibili dira eta. Epaileak falta batzuk adierazteko garaian berandu ibili dira, eta horrek zale bizkaitarren haserrea piztu du. Greziar taldeak euren defentsa oldarkorrarekin norgehiagoka gogortzen jarraitu du, eta Surnek gauza bera egin nahi zuen.
Halako batean, lan asko eginda, talde bilbotarra aurretik jarri da markagailuan laurdeneko azken minutuetan. Kanpoko taldearen entrenatzaileak hutsartea eskatu du etxekoen bolada eten nahian. Jarraian, Omoruyik saskiratze erraz bat huts egin du, Surneren uztaia birrintzeko ahaleginean. Sufrimendu handiarekin, beltzezko gizonak markagailuan aurretik joan dira atsedenaldira (43-41).
Aldageletatik bueltan, Bilboko taldea suspertu egin da. Ponsarnauk zuzentzen duen taldeak are gehiago sakatu du, eta PAOKen sei puntuko aldea behin baino gehiagotan neutralizatu du finala berdintzeko. Petrasekek, Normantasek eta Pantzarrek, besteak beste, minutu oso onak egin dituzte, eta horri esker, talde bizkaitarrak sei puntuko kristalezko sabaia bota eta markagailuan aldea ireki du. Miribillak bultzatuta, 13 puntu goitik iritsi dira hirugarren laurdenaren bukaerara (70-57).
Azken laurdenaren hasieran, Beverleyri ezinean, etsita, ikusi zaio, erasoko errebotean falta egin eta bere entrenatzaileak ordezkatu behar izan du. Greziako zaleak isildu dira, lehen aldiz final osoan. PAOKen teknikariak berriro eskatu du hutsartea, jokalariei Hlinasonen laugarren falta behartzea eskatzeko. Eta hori handik gutxira lortu dute. Hlinason, Hilliard eta Bagayoko, hirurak, lau faltarekin zeuden, eta asko falta zen amaierarako.
Normantas finaleko protagonista bilakatu da, beltzezkoen aldeko errentarik handiena jarri du eta (+22), eta hiruko bat jaurtitzen ari zenean falta bat jaso du (80-58). PAOK erantzuten saiatu da, baina beltzezko gizonek kontrolpean zuten partida, eta, ezustekorik gabe, itxi egin dute finala.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.