Surne Bilbaok gutxienez zazpi puntuz irabazi behar du gaur PAOK Salonikaren aurka, Miribillan, FIBA Europa Kopa bigarrenez irabazteko
Partida 20:00etan hasiko da, Miribillan, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB!ek zuzenean emango dute. Surne Bilbaoren pabiloia erabat beteta izango da, euskal taldea bultzatzeko.
Pantzar, 2025eko finaleko itzuliko partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.
Surne Bilbaok PAOK Salonikaren aurka jokatuko du gaur Bilbao Arenan, Miribillan, 2025-2026 denboraldiko FIBA Europa Kopako finaleko itzuliko partidan, eta gutxienez zazpi puntuz irabaztea du helburu, Grezian aurreko astean izandako emaitza irauli eta Europa mailako titulu bat bigarrenez eskuratzeko, jarraian gainera. Neurketa 20:00etan hasiko da, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute; Surne Bilbaoren pabiloia erabat beterik izango da, euskal taldea bultzatzeko.
Palatakin izandako emaitza 79-73koa izan zen, eta, hortaz, aukera guztiak zabalik daude; 2025ean ez bezala, finala Miribillan erabakiko da, alegia, Surne Bilbaoren hamar mila bat zaleren aurrean.
Etxean jokatzea, berez, abantaila izan liteke Surne Bilbaorentzat, baina Jaume Ponsarnauren taldeak antsietatea ondo kudeatu beharko du. Aurkaria oso sendoa da; finalaurrekoetan, UCAM Murtzia utzi zuen txapelketatik at, eta Murtzian, itzulikoan, emaitza bera defendatu zuen, 79-73, hain zuzen ere.
Breein Tyree antolatzaileak eta Patrick Beverley eskoltak 43 puntu sartu zituzten, bien artean, joanekoan; horiek dira PAOK Salonikako jokalaririk arriskutsuenak, erasoan. Grezian, Surne Bilbao estu ibili zen, partidako minutu batzuetan; orain, Ponsarnauk jokalari guztiak ditu prest, eta bat deialditik kanpo utzi beharko du.
Helburua gauzatuko balu, Surne Bilbaok bigarren aldiz jarraian lortuko luke titulua; txapelketako historian, orain arte, ez du inork hori egin, duela hamaika urte hasi zen jokatzen FIBA Europa Kopa. Bilboko klubak “fanzone” bat jarriko du, zaleentzako gune bat, alegia, 18:00etatik aurrera, eta Bizkaiko taldeko jokalariak 17:30etik 18:30era bitartean iritsiko dira Bilbao Arenara.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.