FIBE EUROPA KOPA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

2.000 lagunek ikusi ahalko dute Surne Bilbao-PAOK Salonika partida Bizkaia Frontoian, Miribillan

Bilbao Arenatik oso hurbil, Miribillan, talde bizkaitarra saiatuko da bere historian bigarren aldiz FIBA Europa Kopa irabazten, 2025ean lortu ondoren, 2.000 bat zalek txapelketa erabakiko duen partida ikusi ahalko dute.

Surne Bilbao: harrera (2025)
Surne Bilbaoko jokalariak; Argazkia: Europa Press

Pantaila erraldoi bat eta bi mila eserlekuko gune bat hartuko ditu Bizkaia Frontoiak, Miribillan, asteazkenean, FIBA Europa Kopako finalaren bigarren partida ikusi ahal izateko. Surne Bilbaok eta PAOK Salonikak jokatuko dute (20:00).

Bilboko taldeak iragarri duenaren arabera, frontoira sartzea doakoa izanen da, baina aldez aurretik erreserbatu beharko da, web orrialde baten bidez. Bilboko Miribilla auzoan dago frontoia, partida jokatuko den pabiloitik metro gutxira.

Bilbao Arena beteta egonen da, 10.000 zale hartuko baititu, Surne Bilbaoren bazkideek libre utzi zituzten eserleku eskasak saldu dira eta. Jaume Ponsarnauren taldea, egungo txapeldunak, sei puntuko aldeari buelta eman behar dio titulua berriz irabazteko. Finaleko lehenengo partida 79-73 emaitzarekin galdu zuten, aurreko asteazkenean, Salonikan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X