Ehunka zale bildu dira Bilbon, FIBA Europa Kopako txapeldunei gorazarre egiteko
Isabel Iturbe presidenteak, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak eta Tryggvi Hlinason kapitainak eraman dute garaikurra taldea udaletxera iritsi denean. Amaia Arregi Bilboko jarduneko alkateak taldeari harrera egin dio eskaileretan.
Surne Bilbaoko kideak, udaletxeko eskailereletan. Argazkia: Europa Press
Ehunka jarraitzailek Surne Bilbao taldeari gorazarre egin diote ostegun honetan Bizkaiko hiriburuan, FIBA Europa Kopa irabazi ondoren. Txapelketa horretan bigarren urtez jarraian lortu dute garaipena 'beltzezko gizonek', Greziako PAOK Salonika taldea Miribillan azpiratuta.
Isabel Iturbe presidenteak, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak eta Tryggvi Hlinason kapitainak eraman dute garaikurra taldea udaletxera iritsi denean. Amaia Arregi Bilboko jarduneko alkateak taldeari harrera egin dio eskaileretan.
Bertaratutako zaleek garrasi egin dute, txapeldunei babesa adierazteko, eta, aurreneko argazki ofizialen ondoren, eguneko lehen omenaldi ofiziala jaso dute udaletxeko Arabiar Aretoan.
Harreraren ondoren, jokalariak udaletxeko balkoira atera dira zaleen gozamenerako, eta bertatik kopa eskaini dute.
Balkoitik, taldekide bakoitza bildutakoei zuzendu zaie. Jaume Ponsarnau entrenatzaile kataluniarrak azpimarratu duenez, "korrontearen aurka goaz gauza guztietan, garaikur hau bi aldiz irabazi dugu, inork ez bezala, eta finala irauli dugu, inork ez bezala". "Baina, batez ere, gu izan nahi dugu, eta irabazi edo galdu, egunen batean tokatzen bada, gure erara egin nahi dugu", gaineratu du.
Mikel Odriozola entrenatzaile laguntzaileak Txoria txori abestia kantatuz ospatu du garaipena, zaleek lagunduta.
Bestalde, Harald Frey joko-antolatzaile norvegiarrak, bere taldekideek aldagelako lidertzat jotzen dutenak, jarraitzaileak saltoka jarri ditu Miribillan gehien entzuten den kantuetako batekin.
Amaieran, Surne Bilbaoko jokalariak, prestatzaile eta arduradunak kabriolet autobus batean igo dira, eta Foru Jauregiraino ibilbidea egin dute. Han Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak harrera egin die.
Ekitaldi instituzionalaren ondoren, Surneko taldekideak Foru Jauregiko balkoira atera dira, eta, txandaka, berriro hartu dute hitza. Zaleek jokalari batzuei Surnen "geratzeko" eskatu diete, eta talde osoari Endesa Ligako "playoffetarako" sailkatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.