Aritz Erkiaga
2025/06/07 - 23:11
''Erantzukizun handia izan da Euskadirekin lehen aldiz ofizialki lehiatzea, baina baita sari handia ere''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez pozarren eta hunkituta topatu ditugu, aste honetan momentu historiko baten protagonista izan baitira. Euskal selekzioak ofizialki hartu du parte lehen aldiz zesta-puntako Nazioen Ligan, Gernikan, eta Erkiagak eta Lopezek urrea irabazi dute.
2025/06/03 - 11:06
Erkiaga: ''Pozik gaude egindako lanarekin''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez izan dira nagusi Nazioen Ligako Frantziaren kontrako gizonezkoen partidan. Hau deritzote partidari eta garaipenari.
2024/05/25 - 01:30
Erkiaga eta Ibarluzea: ''Buruz hobeto iritsi gara hirugarren setera''
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak Bilbao Jai Alai Iron Cup txapelketako finalerako txartela eskuratu dute ostiralean, Alex Goitia eta Thibault Basque 12-15, 15-10 eta 5-2 garaituta. Finalaurrekoa txarto hasi badute ere, hobera egin dute, partidak aurrera egin ahala.
2024/04/09 - 01:59
Erkiaga eta Uranga, Zumaia Jai Alai Master Serieseko txapeldun
Ispasterko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak Eñaut Urreisti eta Mikel Mancisidor gainditu dituzte bi setetan.
2024/01/06 - 15:57
Arai Lejardi eta Aritz Erkiaga, banakako txapeldun
Arai Lejardi markinarra bi setetan gailendu zaio Maite Ortiz de Mendibili lehen aldiz jokatu den emakumezkoen finalean. Gizonezkoetan, Aritz Erkiagak bere laugarren txapela jantzi du, hirugarrena jarraian, Erik Mendibili finala bi jokotan irabazita.
2023/03/14 - 17:24
Erkiaga, Winter Serieseko buruz burukoan txapeldun
Banakako finala oso parekatua izan zen, baina Aritz Erkiagak jantzi zuen txapela. Ispasterko aurrelariak bi setetan azpiratu zuen Barandika gernikarra (13-15 eta 12-15).
2023/03/14 - 02:16
Aritz Erkiaga: ''Buruz buru jokatzea ez da nire indarra; tanto arinak amaitzen ahalegintzen naiz''
Winter Serieseko Buruz Burukoaren txapela irabazi ondoren, Erkiagak Ispasterreko bizilagun guztiak izan ditu gogoan; gogora ekarri du, halaber, nola, Ameriketako Estatu Batuetan zeudela, "egunero" jokatzen zuten buruz buru.
2023/03/07 - 18:11
Aritz Erkiaga, Winter Serieseko buruz buruko finalera
Aritz Erkiagak Winter Serieseko banakako finala jokatuko du Barandikaren aurka atzo Imanol Lopezi 8-15 eta 12-15 irabazi ostean. Bi jokalariek partidari buruz hitz egin zuten.
2023/01/18 - 10:51
Aritz Erkiaga: ''Hasieratik esan dut Goikoetxea-Etxeto dela bikoterik onena''
Iazko txapeldunak, Aritz Erkiaga eta Jon Zabala, lehiatik kanpo gelditu dira Olharan eta Basqueren aurka jokatu ondoren. Partida aurretik egindako elkarrizketan, Erkiagak dio partida guztiak "finalak" direla eta akatsak, nahiz eta txikiak izan, garesti ordaintzen direla.
2022/12/31 - 16:02
Erkiaga txapeldun zestako buruz burukoan
Aritz Erkiagak irabazi du buruz buruko zesta-punta txapelketa, finalean Imanol Lopez gaindituta. Ispasterreko aurrelariak bi setetan gainditu du Lopez, 12 eta 5 eta 12 eta 6. Erkiagak, buruz buru lortzen duen hirugarren txapela da.
2022/08/26 - 23:05
Uda borobila Aritz Erkiagarentzat
Uda honetan txapelak pilatzen ari da Aritz Erkiaga puntista. Azkeneko biak bi egunen bueltan irabazi ditu. Biarritzeko finala irabazi zuen, eta hurrengo egunean Donibane Lohitzunekoa.
2022/07/10 - 17:14
Erkiaga eta Zabala Markinako Gran Slameko finalera sailkatu dira
Aritz Erkiaga eta Jon Zabala nagusi izan dira Xabi Barandika eta Jokin Del Rioren aurka, eta Markinako Gran Slameko finalean izango dira. Uztailaren 16an Olharan-Etheto bikotarekin neurtuko dira txapelketa bereganatzeko.
2022/03/21 - 22:27
Erkiaga eta Zabala Jai Alai Winter Serieseko txapeldunen biharamuna
Euskal Telebistak Jai Alai Winter Serieseko txapeldunak diren Aritz Erkiaga eta Jon Zabala puntistekin hitz egin du astelehen honetan. Egun bat lehenago, igandean, bizi izan zutenari buruz hitz egin dute. Nolako biharamuna izan duten ere azaldu dute.
2022/03/21 - 11:28
Aritz Erkiagari omenaldia, Ispasterren
Jai Alai Winter Serieseko finalean Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal.
2022/03/19 - 15:32
Aritz Erkiaga: ''Finala ikusgarria izan behar da''
Erkiaga-Zabala eta Goikoetxea-Aldazabal bikoteak Jai Alai Winter Series txapelketako finalean egongo dira bihar, 12:00etan. Neurketa ikusteko aukera eskainiko dute ETB1 eta eitb.eus-ek.
2022/02/08 - 16:07
Erkiaga: ''Guk gure partida egin dugu''
Aritz Erkiaga eta Jon Zabala zesta puntako Jai Alai Winter Serieseko finalerdietan dira. Jean Olharan eta Nicolas Etcheto gaindituta lortu zuten txartela.
2022/01/30 - 15:57
Erkiaga eta Zabala bikotearen garaipena Jai Alai Winter Seriesen estreinaldian
Barandika-Lekerika bikoteari irabazi diote Gernikako Jai Alai frontoian.
2022/01/08 - 15:45
Aritz Erkiaga txapeldun, polemikak zipriztindutako Buruz Buruko finalean
Bizkaitarra Imanol Lopezi gailendu zaio 12-11 eta 12-9. Lopez ez da bere saria jasotzera atera lehen seteko hiru tantotan epaileek hartutako erabakiarekin oso haserre agertu ostean.