Erkiaga-Lopez eta Johan-Gorka, Daniako Biscayne Cupeko final handira
Erkiagak eta Lopezek neurketa estu eta lehiatuan menderatu dituzte Urreisti eta Ibarluzea (15-11, 15-13); Sorozabal anaiak, aldiz, sendo eta agintari aritu dira Goitia eta Lekerikaren aurka (15-4, 15-11).
Daniako (Florida) frontoiak belaunaldien arteko final ikusgarria hartuko du larunbatean, otsailaren 21ean, 2026ko Ligako bigarren Grand Slamean. Alde batetik, Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez Jai Alaiko erreferente handiak izango dira; bestetik, Johan eta Gorka Sorozabal, 23 eta 24 urteko bi gazte, indar eta freskotasun handiz datorren belaunaldia ordezkatzen dutenak.
Erkiagak eta Lopezek Urreisti eta Ibarluzea neurketa lehiatu batean menderatuta (15-11 eta 15-13) lortu dute finalerako txartela.
Hasierako 7-3koak Aritzek eta Imanolek norgehiagoka erosoa irabaziko zutela ematen bazuen ere, Urreistik eta Ibarluzeak ez dute etsi, eta markagailuan gerturatzea lortu dute (8-7, 9-8, 10-9).
Hala ere, esperientziak aldeak nabarmendu ditu, eta Lopez errebotean nagusi izan da 15-11ko emaitza jartzeko.
Bigarren jokoan ere lehia estua izan da. Urreisti eta Ibarluzea 0-3 aurreratu dira, baina Erkiagak eta Lopezek berehala erantzun dute eta 5-5ekoa jarri dute markagailuan. 11. tantora arte parez pare ibili dira bi bikoteak, baina une erabakigarrietan beteranoek euren maila eta sendotasuna erakutsi dituzte. Xehetasun txikiek erabaki dute partida (15-13).
Johan eta Gorka, bide azkarretik
Bigarren finalerdian, Johan eta Gorka benetako urakana izan dira Goitia eta Lekerikaren aurka (15-4 eta 15-11). Hasierako 6-0koak ia erabakita utzi du lehen seta. Bi anaiek oso abiadura handia eman diote jokoari, pilotakada bakoitzean konpenetrazioa eta potentzia erakutsiz.
Goitiak eta Lekerikak txapelketaren nekea salatu dute, eta ezin izan dute euren bertsiorik onena erakutsi. 11-10ekoaren ostean, Johanek eta Gorkak aldea ireki dute berriro, eta anaia nagusiak eskuinkada indartsu batekin itxi du partida atzeko koadroetatik.
Final handian esperientzia eta gaztetasuna izango dira aurrez aurre. Erkiagak eta Lopezek ez dute lan erraza izango aurkariek erakutsitako indar eta intentsitate erakustaldiari aurre egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Lekeitioko Master Seriesa, abuztuaren 22an eta 28an, Santi Brouarden
Santi Brouard pilotalekua prest dago Lekeitioko Masters Seriesa hartzeko. Erkiaga-Lekerika, Goitia-Atain, Laduche-Manci eta Goixerri-Salegi lehiatuko dira bertan. Finalerdiak abuztuaren 22an jokatuko dituzte. Final handia, berriz, hilaren 28an.
Barandikak eta Mancik jantzi dituzte Gernika Grand Slameko txapelak
Azken tantora berdinduta iritsi den finala, hirugarren seta, 4-4 eta Barandikak eta Mancik behin betiko tantoa eskuratu dute, txapela eskuratzeko. Lehen seta 15-10 irabazi dute, Erkiagak eta Undak 9-15 erantzun dute bigarrenean, eta hirugarrena azken tantoan erabaki da.
Barandika eta Oyhenard irabazle Donibane Lohizuneko 4ko masterrean
Barandika eta Oyhenard nagusitu dira Donibane Lohizuneko Master 4ko finalean, baina hirugarren jokoa behar izan dute Erkiaga eta Basque mendean hartzeko. Lehenbizikoan, Ispasterkoa eta Bidartekoa izan dira nagusi, 15-13. Bigarrena, baina, gernikarrak eta Donibane Lohizunekoak eskuratu dute, 13-15. Kitarakoan, berriz, Barandika eta Oyhenard jaun eta jabe izan dira: 1-5. Gernikako aurrelaria bolada onean dago, jokatu dituen azken 12 partidetatik 11 poltsikoratu baititu.
Barandikak eta Oyhenardek Donibane Lohizuneko Master 4 txapelketaren finalerako txartela lortu dute
Jean Olharan eta Gorka Sorozabal bi jokotan mendean hartu zituzten. Lehenengoa estu joan zen (15-14). Bigarrenean, tarte handiagoarekin, 15-9 gailendu ziren Barandika eta Oyhenard. Ostegun honetan jokatuko dute finala. Erkiaga eta Basquerekin neurtuko dituzte indarrak.
Clement Garciak eta Jerome Portetek Master 3 txapelketa irabazi dute, Donibane Lohizunen
Asteartean jokatutako finalean, Ludovic Laduche eta Theo Laborde menderatu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-11.
Barandika eta Manci, Gernikako Grand Slameko lehen finalistak
Barandika eta Manci dira Gernikako Grand Slameko lehen finalistak, Goitia eta Basque garaituta (14-15, 15-12 eta 5-1). Bigarren finalerdia hurrengo larunbatean jokatuko da, abuztuaren 8an, eta finala, berriz, San Roke egunean, abuztuaren 16an.
Urreistik zuntz haustura du eskuin besoan eta bizpahiru aste emango ditu pilotalekuetatik at
Mutrikuko puntistak min hartu zuen iragan larunbatean Gernikako Grand Slameko lehen jardunaldian, eta abuztuaren hasieran berriz kantxaratzea espero da.
Erkiaga eta Atain gailendu dira Markinako Grand Slamaren finalean
Txapeldunek finalerako txartela ezusten lortu zuten Txanika eta Salegi garaitzeko lana erruz egin behar izan dute. Bi joko estuetan lortu dute garaipena (15-12 eta -15-14).
Elaiak eta Araik erraz hartu dituzte mendean Lur eta Alize Markinako Grand Slamaren finalean
Lejardi ahizpak etxean aritu dira. Arai atera da garaile, lan txukuna eginda, baina zoragarri aritu den Elaia nabarmenduz. Elaia eta Arai bi jokotan gailendu dira (15-6 eta 15-3). Hasieratik izan dira aurretik. Arriskatzen hasi direnean ere, asmatu dute.
Gernikako Grand Slama kiniela formatuan abiatuko da
Uztailaren 18tik abuztuaren 16ra jokatuko da. Finalerdietatik aurrera, partidak ohiko formatuan jokatuko dira. Jardunaldi guztiak larunbat gauez jokatuko dira, 21:00etan, San Roke eguneko finala izan ezik, igandean izango baita, 18:00etan.