Jai Alai League
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biscayne Cupen bigarren edizioa, sei bikote eta Ligako 2.000 puntu jokoan

Erkiaga-Lopez, Goitia-Lekerika, Laduche-Basque, Urreisti-Ibarluzea, Johan-Gorka eta Zulaika-Ubilla bikoteak lehiatuko dira Floridako (AEB) Grand Slamean, eta EITBk txapelketaren informazioa emango du bertatik bertara.

Aritz Erkiaga

Aritz Erkiaga aurrelaria, aurreko Eusko Label Winter Series txapelketan. Argazkia: Eraman

Biscayne Cupen bigarren edizioa Dania Jai Alain (Florida, AEB) egingo dute datozen egunetan, eta aurten Grand Slam mailako txapelketa izango da, Jai Alai League Liga profesionalaren barruan. Horrela, bikote irabazleak 2.000 puntu eskuratuko ditu, Ligako sailkapenera begira. EITBk txapelketaren informazioa emango du bertatik bertara. Horrez gain, txapelketaren laburpen dokumentala plazaratuko du martxoaren 2an.

Erkiaga-Lopez, Goitia-Lekerika, Laduche-Basque, Urreisti-Ibarluzea, Johan-Gorka eta Zulaika-Ubilla bikoteak lehiatuko dira Biscayne Cupen.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Sorozabal anaiek Danian bertan lortu dute Biscaynen sailkatzea. Aurrekanporaketa gisa balio duen Daniako barne-txapelketa irabazi zuten. Zulaika eta Ubilla pilotariak Danian jokatutakoak dira. Aurrelari donostiarrak eta atzelari markinarrak Magic Cityko World Super Court txapelketa irabazi dute eta pilotaleku horren ordezkari gisa jokatuko dute Biscayne Cup.

Jai Alai Leagueak 2024-25 denboraldian eman zuen Estatu Batuetara lehen jauzia, eta bigarren edizioan, Grand Slam edo kategoria goreneko txapelketa izango da. Bikote eta partida gehiago, Daniako kantxa historikoan. Biscayne Cupean gaur egungo pilotari onenek jokatuko dute. Hamabi parte-hartzaileetatik hamar Winter Serieseko puntistak dira.

Bigarren edizio honetan, Master izatetik (4 bikote) Grand Slam izatera (6 bikote) pasako da Biscayne Cup. Zale amerikarrek Imanol Lopez atzelari handiari agur esateko aukera izango dute. Zumaiarrak Danian hasi zuen AEBko bere ibilbidea, eta bertan emango ditu azken pilotakadak.

Zure interesekoa izan daiteke

Barandika eta Oyhenard
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barandika eta Oyhenard irabazle Donibane Lohizuneko 4ko masterrean

Barandika eta Oyhenard nagusitu dira Donibane Lohizuneko Master 4ko finalean, baina hirugarren jokoa behar izan dute Erkiaga eta Basque mendean hartzeko. Lehenbizikoan, Ispasterkoa eta Bidartekoa izan dira nagusi, 15-13. Bigarrena, baina, gernikarrak eta Donibane Lohizunekoak eskuratu dute, 13-15. Kitarakoan, berriz, Barandika eta Oyhenard jaun eta jabe izan dira: 1-5. Gernikako aurrelaria bolada onean dago, jokatu dituen azken 12 partidetatik 11 poltsikoratu baititu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X