Finala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkiaga eta Uranga, Zumaia Jai Alai Master Serieseko txapeldun

Ispasterko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak Eñaut Urreisti eta Mikel Mancisidor gainditu dituzte bi setetan.
Aritz Erkiaga eta Unai Uranga
Aritz Erkiaga eta Unai Uranga. Irudia: EITB MEDIA.

Aritz Erkiagak eta Unai Urangak Zumaiako Jai Alai Master Serieseko txapela jantzi dute Urreisti eta Mancisidorri Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatutako finala 15-9 eta 15-11 irabazita. Ispasterko aztiak lortzen duen laugarren txapela da.

Erkiagak erritmo bizia jarri dio hasieratik jokoari, eta erasokor aritu da, aurkariei arnasa hartzeko astirik ere eman barik. Horrela, bikote gorria (kamiseta marroia jantzita) 9 eta 3 eta 12 eta 5 izan da aurretik markagailuan. Urreistik eta Macisidorrek ezer gutxi egin ahal izan dute bizkaitarraren joari aurre egiteko. Hala ere, 13 eta 9 gerturatzea lortu dute, baina emaitza iraultzea ia ezinezkoa zen momentu horretan, eta jokoak gorri hasi eta gorri bukatu da: 15-9.

Bigarrenean, gauzak ez dira aldatu. Erkiaga nagusi izan da aurrean, eta Urangak segurtasun handia erakutsi du atzean. Jokoak lehen setaren abiadurari eutsi dio eta hasperen batean gorriak 6 eta 1 aurreratu dira. Baina Urrestik eta Mancisidorrek ez dute garaipena merke saltzeko asmorik izan eta 12 eta 10 jarri dira. Hurrengo tantoa erabakigarria izan da eta Mancisidorrek huts nabarmena egin du. Opari ederra egin eta aurkariei finala esku-eskura jarri die. Haiek ez dute barkatu eta bigarren seta ere poltsikoratu dute: 15-11.

Garaipen argia, bi setetan, eta txapela, Erkiaga eta Urangarentzat.

Winter Series desafioa

Jaialdi berean, Winter Serieseko desafioa jokatu dute Erika-Frida eta Elaia-Maialen bikoteek. Garaipena Erikak eta Fridak lortu dute, bi setetan, partida gogor eta oso lehiatuan: 15-8 eta 15-12.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elaia-Arai eta Erkiaga-Atain bikoteak Markinako Grand Slameko finalera sailkatu dira

Markinako Grand Slameko finalerdietan, Erkiagak eta Atainek kitarakoan hartu dituzte mendean Goitia eta Basque. 15-12, 14-15 eta 5-3 nagusitu dira. Finala, Urreisti-Gorka edo Txanika-Salegi bikotearen aurka jokatuko dute. Emakumezkoetan, berriz, Elaiak eta Araik, Erika eta Frida menderatu dituzte bi setetan. 15-11 eta 15-12 nagusitu dira. Lur-Alize edo Helena-Maia bikotea izango dute aurkari finalean.

GOITIA-BASQUE eta TXANIKA-SALEGI
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goitia-Basque eta Txanika-Salegi, finalerdietara

Grand Slam-Jai Alai Leagueko hirugarren jardunaldian, Txanikak eta Salegik bi set behar izan dituzte Urreisti eta Gorka mendean hartzeko (8-15 eta 14-15). Goitia eta Basque ere bi setetan nagusitu zaizkie Javierri eta Zabalari (15-9 eta 15-9). Bigarren eta azken setean, markagailuan 2-1ekoa zegoela, Goitiak min hartu du ezker orkatilan, eta ordutik Basquek hartu du bikotearen jokoaren ardura. Hala ere, mina gorabehera, Goitiak tanto ikusgarri batekin itxi du partida, bigarren seta irabazita garaipena eskuratuz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X