IDK Euskotrenek ACS Sepsi-SIC, Izar Gorria eta AEO Proteas Voulas izango ditu aurkari EuroCupeko multzo fasean
IDK Euskotrenek Errumaniako ACS Sepsi-SIC, Serbiako Izar Gorria eta Greziako AEO Proteas Voulas izango ditu aurkari, 2024-25 denboraldiko EuroCupen, multzo fasean, ostegunean egindako zozketak zehaztu duenez.
Gipuzkoako taldeak, beraz, jokatuko du Sfantu Gheorghen (Errumania), ACS Sepsi-SICen aurka aritzeko, Belgraden (Serbia), Izar Gorria aurkari, eta Voulan (Grezia), AEO Proteas Voulasen kantxan ibiltzeko, urrian hasiko den txapelketako lehen hilabeteetan. IDK Euskotren C multzoan arituko da.
2023-24 denboraldian, ACS Sepsi-SICek Errumaniako Ligako hirugarren postua lortu zuen, eta Kopa bereganatu; Izar Gorriak, Serbian, txapeldunorde amaitu zuen Liga; eta AEO Proteas Voulasek, Grezian, laugarren postua eskuratu zuen, Ligako txapelketan.