Maria Españak ez du IDK Euskotrenen jarraituko hurrengo denboraldian, eta Dulcy Fankame WNBAn dabil jada
Maria España hegalekoak ez du IDK Euskotrenen jarraituko, denboraldia amaituta, eta Dulcy Fankam pibotak Donostiako taldea utzi du eta WNBAko Seattle Stormek fitxatu du, Gipuzkoako klubak azken orduetan iragarri duenez.
Testuinguru horretan, IDK Euskotrenek denboraldi honetan kantxan izan dituen erreferente nagusietako bi galduko ditu; izan ere, biak ala biak jokalari oso garrantzitsuak izan dira Azu Muguruza entrenatzailearentzat. Maria Españak Donostian hiru denboraldi eginda esango du agur; Dulcy Fankam, ordea, 2023an iritsi zen IDK Euskotrenera.
Sare sozialen bidez, klubak deialdia egin du Maria Españari, "ostegunean, Gascan, merezi duen agurra" emateko; izan ere, ostegunean, hilaren 25ean, IDK Euskotrenek partida handia du, Endesa Ligako titulurako play-offetan, final laurdenetan: Valentzia Basket aurkari, Donostiako taldeak joaneko neurketa jokatuko du, 20:00etan. Itzulikoa iganderako dago aurreikusita, 18:30ean hasiko da hori. IDK Euskotrenek zazpigarren postuan amaitu da Liga erregularra, eta Valentzia Basket egungo txapelduna da.
Dulcy Fankami dagokionez, IDK Euskotrenek zehaztu du WNBAko Seattle Storm taldean dabilela dagoeneko: "Klubetik, gure taldeko kide izan den bitartean egindako lana eskertu nahi diogu", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibaeta Basketek Mirai Euskotren izena izango du aurrerantzean
IDK Elektronikak hamabi denboraldi eman ditu babesle nagusi. Orain, Donostiako taldeak beste izen bat izango du, eta, 2026-2027 denboralditik, Mirai Euskotren izango da.
IDK Euskotrenek Gedna Capel hegal-pibota fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Gipuzkoako taldeak jokalari kataluniarra fitxatu duela iragarri du. Capelek duela egun batzuk egin ditu 24 urte, eta 1,85eko altuera du.
IDK Euskotrenek Sacha Washington pibota fitxatu du
Euskal taldeko jokalari berriak 23 urte ditu, eta 1,88ko altuera du: “Goian hegan egingo dugu hari esker”, adierazi du IDK Euskotrenek estatubatuarraren gainean; Vanderbilteko Unibertsitatetik iritsi da Donostiara.
Itziar Ariztimuñok 2027ra arte berritu du IDK Euskotrenekin
Antolatzaile bizkaitarra, 2025ean talde donostiarrera ailegatu zena, Azu Muguruzak gehien erabili duen jokalarietako bat izan da, IDK Euskotrenen eman duen lehenengo denboraldian.
Lara Gonzalezek IDK Euskotrenekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Kapitainak, Gipuzkoako klubeko historian partidarik gehien jokatu dituen emakumeak, gutxienez datorren denboraldiko amaierara arte jarraituko du IDKn.
Yvonne Ejim, Kristine Vitola eta Roso Buchek ez dute IDK Euskotrenen jarraituko hurrengo denboraldian
Kanadarra iazko uztailean iritsi zen Donostiako taldera; letoniarra, berriz, 2026ko urtarrilean, eta kataluniarra, 2024ko uztailean.
Roso Buchek ez du IDK Euskotrenen jarraituko
Eskolta kataluniarrak bi denboraldi eman ditu Gipuzkoako taldean; Lointek Gernikatik ailegatu zen hara, 2024an.
Paige Robinsonek 2026-2027 denboraldira arte berritu du IDK Euskotrenekin
Gainera, jokalaria WNBAko Atlanta Dreams taldeak deitu du, haren training campera joateko. Euskal taldeak hara joatea erraztu du, baina, hori baino lehen, eskoltaren kontratua berritu du.
Itziar Ariztimuño eta Irene Murua IDK Euskotreneko jokalariek porrotaren irakurketa positiboa egin dute
Final-laurdenetako kanporaketan Casademont Zaragozaren kontra 71-61 galdu ondoren, Itziar Ariztimuñok Aragoiko taldearen "kalitatea" azpimarratu du, eta neurketak "ikasteko" balio izatea espero du. Irene Murua "taldeaz harro" agertu da.
IDK Euskotren Kopatik at geratu da, final-laurdenetan Casademont Zaragoza indartsuaren aurka 71-61 galduta
Azu Muguruzaren jokalariek lehen laurden bikaina jokatu dute eta Aragoiko taldearen erasoei eutsi diete bigarren laurdenaren amaierara arte, baina hortik aurrera gipuzkoarren ilusioak zapuztu ditu Zaragoza boteretsuak.