Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.
Sofian (Bulgaria) jokatutako partidaren une bat. Argazkia: Lointek Gernika
Lointek Gernika Bizkaiak Elitzur Ramlaren aurka jokatu du gaur Sofiako Arena Izzi kantxan, Bulgariako hiriburuan jokatuko dituen bi partidetatik lehenengoa, emakumezkoen Eurokopako hurrengo kanporaketarako txartela lortzeko lehian. Bizkaitarrek lehen kolpea eman dute, eta 16 puntuko aldeaz irabazi dute (65-81) lehenbiziko neurketa.
Norgehiagoka ez da batere ondo hasi Lointekentzat, 7-0eko partziala jaso baitu lehen bi minutuetan. Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, bizkaitarrek erritmoa hartu eta markagailuan hurbiltzea lortu dute, baina iraultzea lortu gabe. Ondorioz, atzetik joan dira lehen laurdenean (26-16).
Bigarren laurdenean, foru hiribildukoek markagailuari buelta eman eta lehian aurretik jartzea lortu dute, beste faktore batzuen artean, saskiratutako zortzi hirukoei esker. Ane Olaeta izan da Gernikako boskoteko jokalaririk onena. Horrela, bizkaitarrek 13-30eko partziala sartu diete israeldarrei atsedenaldira irabazten joateko (39-46).
Atsedenaldiaren ostean, Lucas Fernandezek zuzentzen dituen emakumeak gidoi bera jarraitzen saiatu dira. Hirugarren laurdenean saskiratze gutxiago izan dira (8-17), defentsak erasoei gailendu zaizkielako, baina hala ere bizkaitarrek israeldarrek baino gehiago asmatu dute (47-63).
Azken laurden parekatuan (18-18) foru hiribilduko neskek garaipena berretsi besterik ez dute egin joko sendoarekin. Lehen laurdeneko hasiera txarra kenduta, Gernikako bostekoa izan da nagusi gainerako partzial guztietan, neurketa une oro kontrolatuz eta garaipen garrantzitsua lortuz.
Talde bizkaitarrak egoitza neutral batean jokatzea erabaki zuen, ateak itxita eta ikuslerik gabe, Elitzurrek Gernika-Lumo zapaldu ez zedin, "bakearen eta gatazketako sufrimendu zibilaren ikur unibertsala den herria", nabarmendu zuen klubak.
Kirol arloari dagokionez, Bizkaiko taldeak 3.000 kilometroko bidaia egin du Salamancatik itzuli eta ordu gutxira, igandean Perfumerias Avenidari egindako bisitan jipoia jaso ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Irune Orio hegalekoa Gernika KESBera itzuli da NCAAn egin duen etaparen ostean
22 urteko eta 1,88 metroko altuera duen jokalaria etxera itzuliko da lau denboraldiz munduko liga gogorrenetako batean aritu ondoren.
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.
Gernika KESBk Elena Bosgana hegaleko greziarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Bosgana, 22 urtekoa eta 1,90ekoa bera, Leganesetik iritsi da euskal taldera. Greziako selekzioarekin internazionala izan da, eta Gernika KESBk espero du “fisikoa, moldakortasuna eta hainbat posiziotatik eragiteko gaitasuna” emateari taldeari.
Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Gernika KESB taldeak Seehia Ridard hegal-pibot frantziarra fitxatu du
Poloniako AZS UMCS Lublin taldetik iritsiko da. Gernikak azpimarratu duenez, "uztaitik gertu jokatzeko, kantxan korrika egiteko eta barruko posizioetatik espazioak irekitzeko gaitasuna" du jokalari frantziarrak.
Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin berritu du
Barruko jokalari madrildarrak beste urtebetez defendatuko du elastiko granatea.
Aaronette Vonleh pibotak kontratua berritu du Gernika KESB taldearekin
Urtarrilean iritsi zen klubera, eta jokatu dituen 14 partidetan batez beste 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 18 minututan.
Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.