FITXAKETA BERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du

27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.

Lara McSpadden

Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du. Argazkia: Inversus Gernika.

Inversus Gernika Bizkaiak 2026-27 denboraldirako taldea itxi du Lara McSpadden 27 urteko eta 1,94 metroko altuera duen pibot australiarra fitxatuta.

Euskal taldeko teknikariek espero dute australiarrak, hegal-pibot gisa ere jardun dezakeen jokalari "moldakorrak", "presentzia fisikoa, errebotea eta uztaitik gertu bukatzeko gaitasuna" ematea.

Formakuntza kategorietan internazionala izan zen, eta 2016an, 17 urtez azpiko munduko txapelduna. Azken denboraldian batez beste 14 minutu jokatu eta 5,1 puntu eta 3,3 errebote lortu ditu Sydneyko taldearekin.

McSpadden Inversus Gernika Bizkaiaren hamaikagarren fitxaketa da, eta Franky Garcia entrenatzaile berriaren esanetara arituko da hamaika jokalari hauekin batera: Sam Galanopoulos, Estel Puiggros eta Ane Olaeta joko antolatzaileak; Angela Salvadores eskolta; Joy Adams, Irune Orio eta Elena Bosgana hegalekoak; eta Seehia Ridard, Esther Matarranz eta Aronette Vonleh pibotak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X