Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Gerardo Candina Gernikaren presidentea eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusia. Irudia: EITB
Inversus enpresa murtziarra Gernika KESB taldearen babesle nagusia izango da, Bilbon egindako ekitaldi batean bi aldeek denboraldi baterako sinatutako akordioaren arabera.
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina Gernikaren presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Group enpresaren zuzendari nagusiak sinatutako dokumentuan jasotzen denez.
Candinak ez du akordioaren baldintza ekonomikoei buruzko xehetasunik eman, baina azken hamar urteetan Lointekekin izandako akordioaren "parekoa" dela argitu du.
Gerardo Candina, Gernika KESB-ren presidentea
Gure historiako unerik kritikoena bizi izan dugu
"Akordio hau funtzeskoa da Gernikarentzat. Gure historiako unerik kritikoena bizi izan dugu, babeslerik gabe geratu baikara. Hazten jarraitzeko, proiektu honetan guk bezainbeste sinetsiko zuen enpresa bat aurkitu behar genuen, eta hasiera-hasieratik Inversusek konfiantza hori eman zigun", nabarmendu du Candinak.
Presidenteak espero du 2026-27 denboraldiaren amaieran kontratua berritzeko klausula gauzatzea, akordioan bertan agertzen da eta.
"Elkar ezagutu behar dugu, eta ikusi egin beharko dugu hori bi aldeentzat interesgarria den ala ez. Hasiera batean, babesa urtebeterako da, baina nago klausula hori bete egingo dela, eta harreman honek urte askoan jarraitzea espero dut", esan du Candinak.
Bestalde, Jose Joaquin Vicentek bere enpresarako euskarri ekonomikoaz gain, babes horren helburua klubarekin partekatzen duten "komunitatearen parte izatea eta balioak babestea" dela adierazi du.
"Ulertzen dut Gernikak aurten finkatu dituen helburuak Erreginaren Kopan lehiatzea eta berriro Europan sartzea direla. Kamisetetan izena jartzeko asmoz gatoz, baina, horrez gain, taldearen eskutik joan nahi dugu helburuak lortzeko. Proiektuaren parte izateko etorri gara", azpimarratu du Vicentek.
Zure interesekoa izan daiteke
Irune Orio hegalekoa Gernika KESBera itzuli da NCAAn egin duen etaparen ostean
22 urteko eta 1,88 metroko altuera duen jokalaria etxera itzuliko da lau denboraldiz munduko liga gogorrenetako batean aritu ondoren.
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.
Gernika KESBk Elena Bosgana hegaleko greziarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Bosgana, 22 urtekoa eta 1,90ekoa bera, Leganesetik iritsi da euskal taldera. Greziako selekzioarekin internazionala izan da, eta Gernika KESBk espero du “fisikoa, moldakortasuna eta hainbat posiziotatik eragiteko gaitasuna” emateari taldeari.
Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Gernika KESB taldeak Seehia Ridard hegal-pibot frantziarra fitxatu du
Poloniako AZS UMCS Lublin taldetik iritsiko da. Gernikak azpimarratu duenez, "uztaitik gertu jokatzeko, kantxan korrika egiteko eta barruko posizioetatik espazioak irekitzeko gaitasuna" du jokalari frantziarrak.
Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin berritu du
Barruko jokalari madrildarrak beste urtebetez defendatuko du elastiko granatea.
Aaronette Vonleh pibotak kontratua berritu du Gernika KESB taldearekin
Urtarrilean iritsi zen klubera, eta jokatu dituen 14 partidetan batez beste 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 18 minututan.
Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.