Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin berritu du
Esther Matarranz. Irudia: Gernika KESB
Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin duen kontratua urtebeterako berritu du. Klubak jakinarazi duenez, madrildarrak Malosten jarraituko du “hazten jarraitzeko eta talde granatearen barruko jokoari sendotasuna emateko helburuarekin”.
Matarranz California Riverside Unibertsitatetik iritsi zen Gernikara, 2025/26 denboraldian. Lehen urte honetan, “lana, presentzia fisikoa eta energia” ekarri dizkio taldearen barruko jokoari. Endesa Ligaz gain, Eurokopan jokatutakoa ere bada, non 4,4 puntu, 3,5 errebote eta 0,8 asistentzia lortu zituen batez beste, jokatutako 12 partidetan.
Klubak adierazi du 23 urteko pibot gaztea Malostera itzultzeko ilusioz dagoela: “Gogo handia dut Malostera itzultzeko eta lanean hasteko, guztion artean hainbeste gustatzen zaigunaz gozatu ahal izateko”.