Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Naia Zubiaga jokalari gernikarrak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian, ostiral honetan talde bizkaitarrak jakinarazi duenez. Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldi baten ostean harremana eten du klubarekin.
Gernika KESBek eskerrak eman nahi izan dizkio Zubiagari taldean eman duen denboran erakutsitako “lanagatik, konpromisoagatik eta dedikazioagatik”. Horrela, klubak “etorkizunean berriro gure koloreak defendatzen ikusteko” esperantza daukala adierazi du.