Marta Alberdik Lointek Gernikan jarraituko du beste denboraldi batez
Marta Alberdik Lointek Gernika Bizkaian jokatzen segiko du beste denboraldi batez, astelehen honetan klubak baieztatu duenez. Hala, harrobiko jokalariak bosgarren denboraldia beteko du Gernikako taldean.
Berritze horrez gain, Itziar Ariztimuñok ere Gernikan jarraituko duela jakinarazi zuen taldeak joan den astean, baita Kendra Chery jokalari frantziarraren fitxaketa ere. Oraingoz, beraz, hiru jokalari ditu klubak datorren denboraldirako.
Alberdi "oso pozik" agertu da datorren sasoian ere Lointeken lanean egongo delako: "Oso eskertuta nago beste urte baterako erakutsitako konfiantzagatik. Azkenean, azken bi denboraldiak zailak izan dira niretzat lesioengatik: sorbaldan lehenik, eta gero orkatillan. Oso gogotsu nago laguntzen jarraitzeagatik".