Lointek Gernika vs Valentzia Basket partida, gaur, zuzenean
Aste honetan, asteazkenean eta ostegunean, Eurokopako final-zortzirenetako joaneko partidak jokatuko dira eta datorren astean, hilaren 26an eta 27an, bueltako neurketak.
Lointek Gernika Bizkaiak Valentzia Basket hartuko du gaur Malosteko Polikiroldegian. Neurketa ETB4n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da 20:00etatik aurrera.
JOANEKO PARTIDAK
Otsailak 19, asteazkena
Orman Genclik 16:00 Basket Landes
Ankara, Sait Zarifoglu Spor Salonu
Lointek Gernika Bizkaia 20:00 Valentzia Basket Club
Gernika-Lumo, Polideportivo Maloste
Otsailak 20, osteguna
Sparta&k M.R. Vidnoje 18:00 Perfumerias Avenida
Vidnoje, Vidnoje Sports Centre
CCC Polkowice 19:00 Carolo Basket
Polkowice, City Sports Hall Polkowice
PARTIDOS DE VUELTA
Otsailak 26, asteazkena
Valentzia Basket Club 20:00 Lointek Gernika Bizkaia
Valentzia, Fuente de San Luis pabiloia
Basket Landes 20:00 Orman Genclik
Mont de Marsan, Espace Francois Mitterrand
Carolo Basket 20:00 CCC Polkowice
Charleville-Mézères, Caisse d' Epargne Arena
Otsailak 27, osteguna
Perfumerias Avenida 20:30 Sparta&k M.R. Vidnoje
Salamanca, Municipal pabiloia
Zure interesekoa izan daiteke
Inversus, Gernika KESBren babesle nagusia denboraldi baterako
Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean talde bizkaitarraren izen ofiziala, Gerardo Candina presidenteak eta Jose Joaquin Vicente Inversus Groupen zuzendari nagusiak sinatutako akordioan jaso denez.
Irune Orio hegalekoa Gernika KESBera itzuli da NCAAn egin duen etaparen ostean
22 urteko eta 1,88 metroko altuera duen jokalaria etxera itzuliko da lau denboraldiz munduko liga gogorrenetako batean aritu ondoren.
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.
Gernika KESBk Elena Bosgana hegaleko greziarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Bosgana, 22 urtekoa eta 1,90ekoa bera, Leganesetik iritsi da euskal taldera. Greziako selekzioarekin internazionala izan da, eta Gernika KESBk espero du “fisikoa, moldakortasuna eta hainbat posiziotatik eragiteko gaitasuna” emateari taldeari.
Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Gernika KESB taldeak Seehia Ridard hegal-pibot frantziarra fitxatu du
Poloniako AZS UMCS Lublin taldetik iritsiko da. Gernikak azpimarratu duenez, "uztaitik gertu jokatzeko, kantxan korrika egiteko eta barruko posizioetatik espazioak irekitzeko gaitasuna" du jokalari frantziarrak.
Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin berritu du
Barruko jokalari madrildarrak beste urtebetez defendatuko du elastiko granatea.
Aaronette Vonleh pibotak kontratua berritu du Gernika KESB taldearekin
Urtarrilean iritsi zen klubera, eta jokatu dituen 14 partidetan batez beste 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 18 minututan.
Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.