Lointek Gernikak Permuferias Avenida liderra hartuko du gaur Malosten
Lointek Gernika Bizkaiak Perfumerias Avenida izango du aurkari gaur Malosten, 20:00etan, Eurokopako multzoen faseko laugarren jardunaldian. Neurketa hori bigarren itzuliko lehendabizikoa izango da.
Gernikarrak F multzoko bigarrenak dira, bi partida irabazi eta bakarra galdu ostean. Hain zuzen ere, asteazken honetan etxean hartuko duten taldearen aurka galdu zuten partida hori Mario Lopezek entrenatzen dituen neskek.
Salamancakoak, ostera, ligaxkan jokatutako lehia guztietan nagusitu dira, eta lehen postua eskuratzeko faborito argiak dira, baina kostata nagusitu ziren orduan, azken emaitzak erakusten duenez (62-59).
Dena dela, estreinako norgehiagoka hura galdu eta gero, gernikarrek ez dute arazorik izan multzoko beste bi aurkariak azpiratzeko: Hungariako Györ (77-41) eta Portugalgo Olivais (46-70).
Bestalde, Perfumerias Avenida Endesa Ligako azken jardunaldiak utzitako zapore garratza alde batera uzteko gogoz kantxaratuko da, galdu egin baitzuen bere zaleen aurrean, Girona liderraren kontra (55-68).
Neurketa 20:00etan hasiko da, eta zuzenean jarraitu ahal izango da, bai telebistaz (ETB4), bai Internetez (eitb.eus).
Zure interesekoa izan daiteke
Laura Westerikek ez du Gernika KESB taldean jarraituko
Jokalari herbeheretarrak bi denboraldi eman ditu Bizkaiko taldean; IDK Euskotrenetik ailegatu zen bertara.
Lucas Fernandezek ez du Gernika saskibaloi-taldea entrenatzen jarraituko
Entrenatzaile mantxatarrak taldea utziko du denboraldi amaieran, karguan hiru urte eman ondoren.
Lointekek Gernika KESB babesteari utziko dio, 2025-2026 denboraldia amaituta
Bizkaiko klubak baieztatu du “elkarrizketak” abiatu dituela, “hainbat erakunde eta enpresarekin, etapa berri honetan taldeari izena emango dion bidelagun berri bat aurkitzeko helburuarekin, Emakumezkoen Endesa Ligan”.
Lointek Gernikak Isabelle Bourne sinatu du, 2025-2026 denboraldiko amaierara arte
Australiar jokalaria Australiako ligatik ailegatu da euskal taldera; aurreko denboraldian, partida bakoitzeko bataz beste 16 puntu eta 5,4 errebote lortu zituen.
Sarah Pollerosek Lointek Gernika utzi du
Jokalari alemaniarrak ez du Bizkaiko taldean jarraituko; 2025eko udan ailegatu zen bertara.
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.