Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa, finalerdien bila
IDK Gipuzkoak eta Lointek Gernikak DIA Ligako paly-offetako finalerdietarako txartela eskuratzea dute helburu, gaur jokatuko dituzten final-laurdenetako hirugarren partidetan.
Lointek Gernikak Malosten jokatuko du Valentziaren aurka. Talde bizkaitarrak, galdu egin zuen etxean jokatu zuen final-laurdenetako lehen partida, eta garaipena lortu zuen Valentzian jokatutako kanporaketako bigarren neurketan. Asteazken honetako norgehiagoka 20:00etan hasiko da.
Bestalde, IDK Gipuzkoak Cadi La Seu izango du aurkari. Lleidan jokatu zen kanporaketako lehen neurketa galdu egin zuen talde gipuzkoarrak, eta igandean garaipena lortu zuen bigarren partidan, Donostian. Hirugarren norgehiagoka Lleidan jokatuko da, 20:00etan.