Bilbao Basketek azken bi porrotak atzean utzi ditu, PUMPA Basket Brno Txekian jipoituta
Surne Bilbao Basketek PUMPA Basket Brnori bisita egin dio gaur Starez Arena Vodova Txekia Errepublikako bigarren hiri jendetsuenean eta aste honetan jasandako bi porrotak (Greziako Peristeriren eta Joventut Badalonaren aurrean) atzean uztea lortu du, garaipen argi batekin (51-105). Bilboko taldearen historian Europan lortutako garaipenik argiena da.
Beltzezko gizonak galtzen hasi badira ere (5-0), laster eman diote buelta eta 15-24 aurretik joan da lehen laurdenaren amaieran. Bigarren laurdenean joera ez da aldatu, Frey-Sylla bikotea nagusi izan da, eta Pantzarrek 8 asistentzia banatu ditu. Horrela, beltzezko gizonek abantaila areagotu dute atsedenaldian (26-51).
Hirugarren laurdenean, Bizkaiko taldeak markagailuan aldea handitzen eta garaipena bideratzen jarraitu du (40-79). Ordurako, Pantzarrek 15 puntu, 13 asistentzia eta 4 errebote pilatu ditu, eta Fontek, 12 puntu.
Norgehiagokaren dinamika ez da aldatu azken laurdenean, beltzezkoek 54 puntuko koska lortu dute, eta 100 puntuen langa gainditu dute.
Aurreko bi partidak oso gogorrak izan dira beltzezko gizonentzat; izan ere, lehenengoan, Miribillan (81-84), Europa Kopari garaipenaren bidetik berriro heltzea eragotzi zien Peristerik. Surne egungo txapelduna da, eta txapelketa berriro irabazi nahi du. Bigarren porrota, berriz, goitik beherako astindua izan zen (101-69) Badalonan.
Hain zuzen ere, Justin Jaworski eskolta estatubatuarra baja izan da gaur arratsaldean PUMPA Basket Brnoren aurkako partidan, igandean Joventuten kontrako norgehiagokan min hartu baitzuen, Bilboko taldeak jakinarazi duenez. Jaworskiren baja Bassala Bagayokorenari gehitu zaio. Maliko jokalaria denboraldi hasieratik kantxetaik kanpo dago, subluxazio batengatik. Hala ere, lesioa gainditzear dagoela dirudi.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok aste zoragarria itxi eta Granada hondoratu du (88-83)
Surne Bilbaok garaipen estua lortu du Coviran Granadaren aurka Miribillan (88-83), eta aste bikaina biribildu du, FIBA Europa Kopa irabazi ondoren play-offerako lehian sartuta. Granada azken unera arte borrokatu bada ere, porrot honek gehiago hurbiltzen du beheko postuetara.
Ponsarnau: “Batera ahal izan dugun urrunen heldu gara"
Jaume Ponsarnau Surne Bilbao taldeko entrenatzaile eta FIBA Europe Cupeko txapeldunarekin egon gara. Bigarren urtez jarraian atera da irabazle, eta finaleko xehetasunak eta ospakizuneko giroaz aritu gara berarekin.
Mikel Odriozolak zaleekin “Txoria Txori” abesten ospatu du FIBA Europa Kopa
Surne Bilbaoko entrenatzaile laguntzaileak zaleen laguntzarekin "Txoria Txori" abesten ospatu du irabazitako titulua.
Ehunka zale bildu dira Bilbon, FIBA Europa Kopako txapeldunei gorazarre egiteko
Isabel Iturbe presidenteak, Jaume Ponsarnau entrenatzaileak eta Tryggvi Hlinason kapitainak eraman dute garaikurra taldea udaletxera iritsi denean. Amaia Arregi Bilboko jarduneko alkateak taldeari harrera egin dio eskaileretan.
Harald Freyk zaleak animatu ditu “jo ta ke" abestiarekin
Jokalari norvegiarrak, bere taldekideentzat aldagelako liderra denak, Surne Bilbaoko zaleak saltoka jarri ditu Miribillan gehien entzuten den kantuetako batekin.
Ponsarnau, udaletxeko balkoitik: “Talde hau zoragarria eta paregabea da"
Prestatzaile kataluniarrak azpimarratu duenez, "korrontearen aurka goaz gauza guztietan, garaikur hau bi aldiz irabazi dugu, inork ez bezala, eta finala irauliz, inork egin ez bezala". "Baina, batez ere, gu izan nahi dugu, eta irabazi edo galdu, egunen batean tokatzen bada, gure erara", erantsi du.
Surne Bilbaok bere bigarren FIBA Europa Kopa eskaini die zaleei udaletxeko balkoitik
Ehunka jarraitzailek Surne Bilbaori harrera egin diote ostegun honetan, Bizkaiko hiriburuan, 'beltzezko gizonek' asteazkenean bigarren urtez jarraian lortutako FIBA Europa Kopa ospatzeko.
Emozioa eta zoriona Bilbao Basketen zaleen artean, FIBA Europe Cup txapelketa irabazita
Bilbao Basket FIBA Europe Cupeko txapelduna da, PAOK Salonikari irabazira. Jendetza bildu zen Miribillan finala ikusteko.
Mikel Odriozola, Surne Bilbaoren entrenatzaile laguntzailea: “Bide oso-oso luzea izan da, baina, horrela amaitzen denean, merezi du”
FIBA Europa Kopa bigarren aldiz jarraian irabazi eta gero, entrenatzaileak nabarmendu du, Miribillan, zaleengandik jasotako laguntza; izan ere, giro bikaina izan da Bilbao Arenan.
Jaume Ponsarnau, Jon Txakartegiri: “Zale hauek guztiek beti babestu gaituzte, hemen lanean hasi nintzenetik”
Surne Bilbaoren entrenatzailea Jon Txakartegi EITBko esatariak elkarrizketatu du, Miribillan, euskal taldeak bigarren FIBA Europa Kopa irabazita; Xabier de la Fuenteren oparia izan da, emanaldian, Jon Txakartegirentzat.