Kosner Baskoniak Damion Baugh joko antolatzailea fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako
Baugh, 26 urtekoa eta 1,91 metrokoa bera, Valley Suns taldetik taldetik iritsi da Baskoniara, alegia, G League txapelketatik; liga hori NBArekin lotuta dago.
Damion Baugh G League txapelketatik iritsi da Kosner Baskoniara. Argazkia: Kosner Baskonia.
Kosner Baskoniak Damion Baugh joko antolatzailea fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako, hau da, 2026-2027 eta 2027-2028 denboraldietarako, ostegunean Gasteizko klubak iragarri duenez. Baugh (26 urte, eta 1,91 m) Valley Suns taldetik taldetik iritsi da Baskoniara, alegia, G League txapelketatik; liga hori NBArekin lotuta dago. Akordioak dakarrenez, Kosner Baskoniak eta Damion Baughek aukera dute kontratua urtebetez luzatzeko.
Baskoniako jokalari berriak esperientzia du NBAn; izan ere, 2024an, debuta egin zuen txapelketa horretan, Charlotte Hornets taldean. 2025-2026 denboraldian, G League txapelketan, batez beste, 22,4 puntu sartu, 5,9 errebote hartu eta zortzi asistentzia eman zituen partidako.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)