Kosner Baskoniak Damion Baugh joko antolatzailea fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako
Baugh, 26 urtekoa eta 1,91koa bera, Valley Suns taldetik taldetik iritsi da Baskoniara, alegia, G League txapelketatik; liga hori NBArekin lotuta dago.
Damion Baugh G League txapelketatik iritsi da Kosner Baskoniara. Argazkia: Kosner Baskonia.
Kosner Baskoniak Damion Baugh joko antolatzailea fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako, hau da, 2026-2027 eta 2027-2028 denboraldietarako, ostegunean Gasteizko klubak iragarri duenez. Baugh, 26 urtekoa eta 1,91koa bera, Valley Suns taldetik taldetik iritsi da Baskoniara, alegia, G League txapelketatik; liga hori NBArekin lotuta dago. Akordioan islatuta dagoenez, Kosner Baskoniak eta Damion Baughek aukera dute kontratua beste urtebetez luzatzeko.
Baskoniako jokalari berriak esperientzia du NBAn; izan ere, 2024an, debuta egin zuen txapelketa horretan, Charlotte Hornets taldean. 2025-2026 denboraldian, G League txapelketan, batezbeste, 22,4 puntu sartu, 5,9 errebote hartu eta zortzi asistentzia eman zituen, partidako.
Zure interesekoa izan daiteke
La Baskonie échoue face au Joventut et manque la finale de la Super Coupe (96-84)
Galbiati : "Nous ne sommes pas en meilleure condition physique ou tactique, mais tout peut arriver."
Kosner Baskonia présente Kenneth Faried
Le pivot ukrainien Alex Len, nouveau joueur de Baskonie
Kenneth Faried renforce le jeu intérieur baskoniste