Porrot argiarekin esan dio agur Baskoniak aurtengo Euroligari, Milanen (111-89)
Baskoniak jipoia (111-89) jaso du EA7 Emporio Armani Milan Italiako taldearen aurka ostegun honetan Unipol Forum kantxan. Gasteizko taldeak lehen zati oso eskasa jokatu du, eta etxekoak, aldiz, oso eraginkor aritu dira hiruko marratik; horrela, lehia erabakita iritsi da atsedenaldira (62-35).
Joan zen astean Buesa Arenan ASVELen aurka gertatu bezala, Pablo Lasoren mutilek ez zuten ezer jokoan, baina etxetik kanpo jokatzeak anbizioa kendu die Baskoniako jokalariei, beste behin; izan ere, etxetik kanpo bi garaipen besterik ez du lortu aurtengo Euroligan. Baskoniaren helburua, gaur egun, Endesa Ligako play-offetara sailkatzea da, eta pizgarriak falta izan zaizkio Milanen.
Etxekoek ere ez zuten ezer jokoan; alabaina, hori ez da oztopo izan Lombardiako taldeko hainbat jokalarik jardun bikaina egin zezaten. Nikola Mirotic (40 puntuko balorazioa) eta Zach Leday jokalarien artean, esaterako, 55 puntu eta 15 errebote bildu dituzte, eta Gasteizko taldeak ezer gutxi egin ahal izan du horren aurrean.
Fitxa teknikoa:111 - Armani Milan (31+31+20+29): Mannion (8), Tonut (-), Ricci (7), Mirotic (23) eta Leday (32) –hasierako bostekoa–: Caruso (4), Flaccadori (6), Gillespie (-), Lonati (-), Bortolani (2), Ousmane Diop (11) eta Brooks (18).
89 - Baskonia (18+17+24+28): Forrest (7), Howard (8), Sedekerskis (5), Moneke (9) eta Khalifa Diop (8) –hasierako bostekoa–; Raieste (7), Savkov (-), Luwawu-Cabarrot (8), Jaramaz (-), Samanic (19), Rogkavopoulos (10) eta Hall (10).
Epailea: Emin Mogulkoc (Turkia), Borys Ryzhyk (Ukraina), Arturas Sukys (Lituania). Khalifa Diop kaleratu dute 35. minutuan, 5. falta pertsonala adierazita, eta Flaccadori kirolez kontrako falta adierazi diote 10. minutuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)