Baskoniak Trent Forrest antolatzailea fitxatu du, 2026ra arte
Baskoniak Trent Forrest joko antolatzailea fitxatu du, ondorengo bi denboraldietarako, 2026ra arte, ostegunean Gasteizko klubak iragarri duenez. Forrest, 1,94koa bera, estatubatuarra da, eta 26 urte ditu. NBAtik iritsi da Baskoniara; AEBko Ligan, Utah Jazz eta Atlanta Hawks taldeetan aritu da.
Fitxaketa honen bidez, Baskoniak antolatzailearen postua sendotu egin du; bere web orrian, Arabako klubak nabarmendu du jokalariaren "potentzia fisikoa". Floridako Unibertsitatean hazi zen, eta bertan, partidako, 8,3 puntu sartu eta 3,3 asistentzia eman zituen, batez beste, 25 minututan. 2020an, Utah Jazzekin sinatu zuen kontratu duala hitzartu zuen, eta gerora, bi urteren buruan, Atlanta Hawks taldeak fitxatu zuen; azken bi denboraldietan, Atlantan ibili da. Guztira, 155 partida jokatu ditu NBAn, eta lehen aldiz arituko da Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo.
Horrenbestez, Trent fitxatuta, Baskoniak Europako Batasunetik kanpoko hiru jokalari ditu, Markus Howard eta Kamar Baldwin ere egoera horretan bertan baitaude; horrek esan nahi du ezin izango dutela hirurek batera Endesa Ligan parte hartu, ez bada horietako baten batek lortzen duela Europako Batasuneko pasaportea.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)