Euroliga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskonia Real Madrilen gainetik pasa da (64-84)

Ivanovicen taldeak ‘play offetan’ sartzeko itxaropenari eusten dio, Pablo Lasoren taldeari irabazi ostean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Garaipen handia lortu du Baskoniak Madrilen (64-84)

TD Systems Baskoniak kolpea eman du WiZink Centerren (64-84) Euroligako 24. jardunaldian Real Madrilen aurka jokatutako partidan. Gasteiztarrek derrigorrezkoa zuten irabaztea, 'play-offetan' sartzeko itxaropenei eusteko, eta aise gailendu dira sailkapenean laugarren dagoen  Pablo Lasoren taldearen aurka.

Horrela, Dusko Ivanovicen taldeak bi garaipenera du zortzi onenen artean sartzea. Gasteiztarrek oso partida serioa jokatu dute, eta ondo eutsi diete madrildarrei markagailua iraultzen saiatu direnean. Polonarak 18 puntu egin ditu eta taldeak eroso jokatu ditu azken 10 minutuak. Orain 11-13 dira sailkapenean, eta Real Madril, berriz, 15-9.

Arabarrak hasieratik hartu diote neurria aurkariari. 15-28 aurreratu dira. Hala ere, madrildarrek ez dute amore eman eta bost hiruko sartuta (19-9) atsedenaldira hiru puntu atzetik iritsi dira (34-37). Baskoniak erabaki okerrak hartu ditu eta Diopek eta Giedaitisek bakarrik eutsi diote taldeari.

Hirugarren laurdenean, Rudy berriro kantxan jarri du Lasok, baina arabarrek jokoaren kontrola izan dute Polonararen lanari esker. Errebotea ondo babestu dute eta azken 10 minutuetara zortzi puntuko aldearekin iritsi dira (52-60).

Galdutako baloiek aldea arriskuan jarri dute, baina Ivanovicen jokalariek konfiantza berreskuratu dute eta azkenean 20 puntuko aldearekin gailendu dira (64-84). Lehen zortzien artean sartzeko aukerak dituzte oraindik arabarrek.

Fitxa teknikoa

64-. Real Madril: Llull (5), Abalde (12), Deck (8), Garuba (2) eta Tyus (6) --hasierako boskotea--; Alocén (7), Taylor (-), Causeur (7), Rudy Fernández (6), Thompkins (5), Tavares (6).

84-. TD Systems Baskonia: Henry (6), Giedraitis (14), Peters (16), Sedekerskis (4) y Jekiri (9) --hasierako boskotea--; Fall (2), Vildoza (13), Dragic (-), Raieste (-), Diop (2), Polonara (18).

Partzialak: 15-28, 19-9, 18-23, 12-24.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X