BAYERN MUNICH - BASKONIA (100-81)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak ezin izan dio Bayern-en hiruko festari eutsi Munichen (100-81)

Gasteizko taldeak Euroligan hondoratuta jarraitzen du. Ezin izan dio 15 hiruko saskiratu dituzten alemaniarren erasoari eutsi.

Munich (Germany), 19/11/2026.- Duane Washington Jr of Bayern Munich (L) and Stefan Joksimovic of Baskonia (R) in action during the Euroleague Basketball match between Bayern Munich and Baskonia Vitoria-Gasteiz in Munich, Germany, 19 November 2026. (Baloncesto, Euroliga, Alemania) EFE/EPA/ANNA SZILAGYI

Duane Washington (Bayern Munich) eta Stefan Joksimovic (Baskonia), Munichen jokatutako Euroligako partidan. Argazkia: EFE

Kosner Baskoniak 100-81 galdu du Bayern Munichen aurka, Alemanian jokatu den Euroligako partidan. Alemaniarrek hiruko jaurtiketetan aurkitu dute arma nagusietako bat, partidan zehar 15 asmatuta. Baskoniak ezin izan du etxekoen erasoa gelditu, eta jaurtiketetan egindako akatsek ere zaildu egin dituzte gasteiztarren aukerak.

Partida berdintsu hasi da markagailu aldetik, defentsan ere, arazoak izan dituzte bi taldeek. Baskoniak saskira hurbiltzeko aukerak topatu ditu, baina Thiemannek eta Voigtmannek ondo aprobetxatu dituzte Perasovicen taldearen zailtasunak. Chris Duartek eta Kobi Simmonsek erantzun, eta etxekoen aldeko abantaila handitzea ekidin dute. Lehen laurdena 29-24koarekin bukatu da. Bigarrenean, 16 puntura urrundu da Bayern (49-36). Baskoniak aldea murrizteko saiakerak egin dituen arren, 55-41eko emaitzarekin iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatian, Baskoniak defentsa hobetu du, 0-6ko partziala lortuz. Markagailuan gerturatzea lortu duten arren, Voigtmannen hirukoek gasteiztarren erreakzioa geldiarazi dute. Baskoniak ez dio borrokatzeari utzi, baina erasoan egindako akatsek aldea gehiago txikitzea eragotzi dute, hirugarren laurdena 76-65 amaituz.

Azken laurdenean, Baskoniak ez du saskiratzeko bidea aurkitu, Washingtonek alemaniarren taldean distira egiten zuen bitartean, amaierako 100-81era iritsi diren arte. Partida, gainera, Beauchampen eta Kurucsen arteko liskar batekin amaitu da, Baskoniako hegal-pibota kanporatzea eraginez.

Publizitatea
X
Publizitatea
X