Bigarren fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak Alec Peters fitxatu du, bi denboraldirako

Estatubatuarra Anadolu Efes taldetik dator, eta Euroligako liderra zen koronabirusak eragindako etenaldiaren aurretik.
Alec Peters, Baskoniako jokalari berria
Alec Peters, Baskoniako jokalari berria. Argazkia: @Baskonia.

Kirolbet Baskoniak Alec Peters jokalari estatubatuarraren fitxaketa iragarri du. Hegaleko pibotak arabarren barne-jokoa indartuko du, datozen bi denboraldietan.

25 urteko eta 2,06 metroko altuerako jokalaria Andalu Efes taldetik dator. Turkiarrekin Euroligako lider izan da koronabirusak eragindako etenaldiaren aurretik.

Peters Indianako Valparaiso unibertsitatean hazitakoa da, eta Phoenix Suns taldearekin egin zuen debuta NBAn, 2017-18 denboraldian. 209 partida bakarrik jokatu zituen eta batez beste 4,1 puntu sartu zituen.

Euroligara CSKAren eskutik iritsi zen, eta errusiarrekin Gasteizen jokatutako Lauko Finala irabazi zuen, 2018-19 denboraldian.

Denboraldi hartan txapelketako hiruko jaurtitzaile onenetarikoa izan zen, % 43ko portzentajearekin.

Amaitu berri den denboraldian, berriz, Anadolu Efes taldean jokatu du: 27 partida jokatu ditu bertan, 6,75eko distantziatik egindako jaurtiketen % 41 sartuz.  

Alec Peters Baskoniak egin duen bigarren fitxaketa da, Rokas Giedraitisenaren ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X