Bakoniak Rokas Giedraitis fitxatu du
Kirolbet Baskoniak Rokas Giedraitis lituaniarra fitxatu du datozen hiru denboraldietarako. Giedraitis Rauragen, Lituanian, jaio zen 1992ko abuztuaren 16an eta Alba Berlin taldetik dator. Alemaniarrekin BBLko txapelduna izan da.
Lituaniarrak bere jaioterrian hasi zuen uibilbide profesionala 2015ean Lietuvos Rytasekin kontratua sinatuta. Hiru denboraldi eman zituen bertan eta Eurocup jokatu zuen.
2018-2019 denboraldian Alba Berlinekin sinatu zuen eta bi urte eman ditu Alemania aldean.
Euroligan, Baskoniako jokalari berriak batez beste 13,8 puntu egin ditu eta lau errebote hartu ditu, 14,7ko balorazioarekin. Alba Berlineko saskiratzailerik onena izan da Europako lehiaketa nagusian.
Gainera, Alemaniako liga irabazi du aurten, batez beste 10,9 puntu eginez, 3,5 errebote hartuz eta 11,7ko balorazioa lortuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)