Baskonia Bartzelonari gailendu zaio eta oso gertu ditu play-offak (73-86)
Baskoniak eskura dauka Euroligako play-offetara igarotzeko txartela, Bartzelonari Palaun 73-86 irabazi ostean.
Bartzelonak nabarmen bota ditu faltan gaur partidan izan ez diren bost jokalariak, bereziki Ante Tomic pibota.
Bartzelona ahalegindu da eta dena eman du, baina azken laurdenean amore eman behar izan du.
Pedro Martinezen taldeak partida serioa jokatu du eta Bartzelonak barnealdean egindako hutsak baliatzen jakin du.
Norgehiagoka irabazita, Baskoniak oso gertu ditu play-offak.
Fitxa teknikoa
Bartzelona Lassa 73 (16+24+18+15): Heurtel (8), Jackson (8), Koponen (21), Claver (-), Oriola (15) –hasierako bostekoa- Diagne (-), Pressey (8), Ribas (6), Moerman (5) eta Navarro (2).
Baskonia 86 (16+27+20+23): Vildoza (3), Beaubois (11), Garino (8), Voigtmann (17), Poirier (15) –hasierako bostekoa-, Diop (2), Shengelia (12), Granger (4), Janning (4) y Timma (10).
Epaileak: Christodoulou (Grezia), Ryzhyk (Ukraina) y Zamojski (Polonia).