FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabank Araskik Kristina Higgins fitxatu du

Pibot estatubatuarra taldearen “barruko erreferentea” izateko heldu da Gasteizera.

Kristina Higgins
Kristina Higgins. Irudia: Kutxabank Araski

Kutxabank Araskik Kristina Higgins pibota fitxatu du. Jokalari estatubatuarrak duela bost denboraldi fitxatu zuen talde gasteiztarrarekin, baina bisarekin arazo batzuk izan zituen, eta kontratua bertan behera geratu zen. Made Urieta entrenatzailearen esanetan, “orain Kristina eraberritua dator, esperientzia gehiagorekin”.

Higginsek nazioartean eskarmentu handia eskuratu du azken urteetan. Brasoven (Errumania) hasi zen, eta Buducnosten (Montenegro) jarraitu. Etapa labur horren ondoren, Errumaniara itzuli zen, Sepsira. 2019an Cegled taldeak fitxatu zuen, Hungarian, Frantziako ligara jauzi egin aurretik. Bertan, La Roche Vendée taldean aritu zen. Gero Izmit Belediyespor Kocaeli Turkiako taldean ibili zen. Azken denboraldi honetan, Israelgo Maccabi Haifa eta Mexikoko Adelitas taldeetan jokatu du. Azken horretan, 26 partida jokatu ditu, batez beste 5,7 puntu eta 4,1 errebote eskuratuta kantxan egon den 17 minutuetan.

Made Urietak dio Texasko pibotak “Espainian jokatzeko gogoa” duela, eta “pistan ondo dabilen eta kaudimen hori eman behar duen jokalaria” dela, “bai defentsan eta baita erasoan ere”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X