Kutxabank Araskik Alexy Mollenhauer fitxatu du, denboraldiko amaierara arte
Kutxabank Araski taldeak Alexy Mollenhauer fitxatu du 2025-2026 denboraldiaren amaieraraino, talde gasteiztarrak, astelehen honetan, jakinarazi duenez. 27 urteko jokalari azerbaijandarrak esperientzia dauka Endesa Ligan; izan ere, bere kirol ibilbidean zehar, Movistar Estudiantes eta Ensino Lugo taldeetan jokatu du.
Mollenhauerrek "puntuak" eta "lehenengo unetik, esperientzia" gehitzea espero du Kutxabank Araski taldeak. Movistar Estudiantesen eta Ensino Lugon ez ezik, Leganes, Vitoria SC Guimaraes eta Al-Qazeres taldeetan jokatu du, profesional moduan. Gainera, bere herrialdeko selekzioarekin internazionala da.
"Argi geneukan txapelketa ezagutzen zuen jokalari bat nahi genuela, egokitzapena erreza eta azkarra izateko. Hegaleko handia da, hiruko esku oso onarekin, eta taldean jokatzea gustatzen zaio", adierazi du Made Urieta Kutxabank Araskiren entrenatzaileak, euskal taldearen web orrian jasotako jakinarazpenetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kutxabank Araskik Laura Piera fitxatu du
Kataluniako jokalaria Joventut taldean aritu ostean dator Gasteizera.
Lotta-Maj Lahtinenek Kutxabank Araskirekin berritu du
Finlandiako hegalekoak beste denboraldi batez geratuko da Araskin, bigarren urteari ekingo dio elastiko berdearekin.
Mama Dembelek ez du Kutxabank Araskin jarraituko
Base katalanak amaiera eman dio Araskiko etapari azken denboraldian 27 norgehiagoketan parte hartu ondoren.
Sami Hillek ez du Araskin jarraituko
Azkeneko hiru denboraldiak Gasteizko taldean eman ditu jokalari kanadiarrak; bertara 2023an ailegatu zen. 90 partidatan 983 puntu lortu ondoren, Araskiren historian punturik gehien egin dituen bigarren jokalaria izanda uzten du taldea.
Quinn Dornstauderrek Kutxabank Araski utziko du denboraldiaren amaieran
Jokalari kanadarra funtsezkoa izan da mailari eusteko.
Made Urieta: “Ezin naiz zoriontsuago egon"
Kutxabank Araskik saskibaloiko maila gorenean jarraituko du datorren denboraldian ere, Emakumezkoen Endesa Ligako azken jardunaldian Estepona 74-77 garaitu ondoren larunbat honetan. Hil hala biziko partida izan du Gasteizko taldeak, eta dena eman du elitean jarraitzeko.
Araskik mailari eustea du jokoan azken bi jardunaldietan, baina Iratxe Rodriguez presidentea baikor azaldu da
Larunbatean Kutxabank Araskik partida garrantzitsua jokatuko du Mendizorrotzan Ferrolen aurka. Bi jardunaldi besterik falta ez direnean gasteiztarrak jaitsiera postuetan daude. Ziurrenik geratzen zaizkien bi neurketak irabazi beharko dituzte.
Kutxabank Araskik zazpi partida jokatuko ditu denboraldiaurrean
Gasteizko taldeak zazpi norgehiagoka izango ditu, urriaren 4ean ligari ekin baino lehenago. Lehen hitzordua Ensinoren eta Perfumerias Avenidaren kontrako torneoa izango da.
Alyssa Lawrence, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Hegaleko jokalaria Esteponatik dator, eta sasoi baterako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.