Lotta-Maj Lahtinen, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Lotta-Maj Lahtinenek Kutxabank Araskin jokatuko du datorren denboraldian. Nafarroako Ardoi taldean aritu da sasoi honetan base-eskolta finlandiarra, eta dagoeneko ezagutzen du Endesa Liga, Cadi La Seun ibilia ere badelako. Iaz, 8,4 puntu, 3,7 errebote eta 2,4 asistentzia egin zituen batezbeste, Ardoirekin jokatutako 23 partidatan.
Lahtinenek (99/12/02) Finlandian abiatu zuen bere saskibaloi-jokalari ibilbidea, Catz eta Helmi Basket taldeetan. Finlandiako lehen mailan egindako lan bikainaren ondorioz, Nueva Orleansko Basketball Without Bordersekin egin zuen bat, 2017an. Ondoren, Georgia Tech Unibertsitateko taldera joan zen.
2023an, Lahtinen Europara itzuli zen, La Seura, hain zuzen ere, Emakumezkoen Endesa Ligan eta Eurokopan lehiatzeko. Urtebeteren ostean, Belgikara joan zen, Castors Brainen aritzeko. Dena den, denboraldia han hasi eta gero, Ardoin amaitu zuen urtea.