Araskik Tamara Seda fitxatu du, eta jokalaria Gasteizera itzuliko da
Kutxabank Araskik Tamara Seda pibota fitxatu du, eta jokalaria, hortaz, Gasteizko taldera itzuliko da, asteartean klubak jakitera eman duenez. Sedak (hilaren 18an 29 urte beteko ditu) Jairis taldean jokatu du 2022-23 denboraldian; orain, berriro ere, Araskin izango da, 2019tik 2022ra bitartean egin zuenez. "Jokoa orekatzea, erreboteak hartzeko duen gaitasuna baliatuta" espero du Made Urieta entrenatzaileak.
Sedak, Mozambikekoa bera, AEBn jokatu zuen, Texas eta El Paso unibertsitateetan, eta Zamarat taldearekin estreinatu zen Endesa Ligan; Araskik 2019an fitxatu zuen, eta hiru denboraldi eman zituen Gasteizko taldean. Bertan, barneko jokoaren euskarria zen, eta, horrez gain, 744 puntu sartu zituen, guztira; Araskiko historian, soilik hiru jokalarik sartu dituzte berak baino puntu gehiago.
Azken denboraldian, Jairisekin, Tamara Sedak 6,8 puntu sartu eta 6,7 errebote hartu ditu, batez beste, partida bakoitzean. "Une oso onak bizi izan ditu harekin, eta horrela jarraitu nahi dugu", zehaztu du Made Urietak: "Jakin badakigu zer ekar diezaiokeen taldeari kantxan, erreferentea izanez, eta jokoa orekatuz; izan ere, erreboteak hartzeko gaitasun aparta du", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Maddie Garrick, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Australiako hegalekoa CAB Estepona eta Movistar Estudiantesetik igaro ondoren iritsi da Gasteizera, “erreferentzia anotatzailea” izateko helburuarekin.
Kutxabank Araskik Laura Piera fitxatu du
Kataluniako jokalaria Joventut taldean aritu ostean dator Gasteizera.
Lotta-Maj Lahtinenek Kutxabank Araskirekin berritu du
Finlandiako hegalekoak beste denboraldi batez geratuko da Araskin, bigarren urteari ekingo dio elastiko berdearekin.
Mama Dembelek ez du Kutxabank Araskin jarraituko
Base katalanak amaiera eman dio Araskiko etapari azken denboraldian 27 norgehiagoketan parte hartu ondoren.
Sami Hillek ez du Araskin jarraituko
Azkeneko hiru denboraldiak Gasteizko taldean eman ditu jokalari kanadiarrak; bertara 2023an ailegatu zen. 90 partidatan 983 puntu lortu ondoren, Araskiren historian punturik gehien egin dituen bigarren jokalaria izanda uzten du taldea.
Quinn Dornstauderrek Kutxabank Araski utziko du denboraldiaren amaieran
Jokalari kanadarra funtsezkoa izan da mailari eusteko.
Made Urieta: “Ezin naiz zoriontsuago egon"
Kutxabank Araskik saskibaloiko maila gorenean jarraituko du datorren denboraldian ere, Emakumezkoen Endesa Ligako azken jardunaldian Estepona 74-77 garaitu ondoren larunbat honetan. Hil hala biziko partida izan du Gasteizko taldeak, eta dena eman du elitean jarraitzeko.
Araskik mailari eustea du jokoan azken bi jardunaldietan, baina Iratxe Rodriguez presidentea baikor azaldu da
Larunbatean Kutxabank Araskik partida garrantzitsua jokatuko du Mendizorrotzan Ferrolen aurka. Bi jardunaldi besterik falta ez direnean gasteiztarrak jaitsiera postuetan daude. Ziurrenik geratzen zaizkien bi neurketak irabazi beharko dituzte.
Kutxabank Araskik Alexy Mollenhauer fitxatu du, denboraldiko amaierara arte
Azerbaijango hegalekoak, 27 urtekoa bera, Endesa Ligan esperientzia dauka; izan ere, Movistar Estudiantes eta Ensino Lugo taldeetan jokatu zuen.
Kutxabank Araskik zazpi partida jokatuko ditu denboraldiaurrean
Gasteizko taldeak zazpi norgehiagoka izango ditu, urriaren 4ean ligari ekin baino lehenago. Lehen hitzordua Ensinoren eta Perfumerias Avenidaren kontrako torneoa izango da.