Lointek Gernika, Emakumezkoen Endesa Ligako bigarrena
Badirudi Lointek Gernika Bizkaia bere unerik gozoena igarotzen ari dela txapelketa guztietan. Pasa den asteazkenean Eurokopako final-zortzirenetarako sailkapena bideratuta utzi zuen, Hungariako KSC Szekszard taldea 91-73ko emaitzarekin jipoitu ostean eta larunbat honetan Emakumezkoen Endesa Ligako 18. jardunaldiko norgehiagoka irabazi zuen, Cadi La Seuren aurka (67-74). Emaitza honekin, bizkaitarrek gora egin zuten sailkapenean, bigarren postuan kokatuz.
RPK Araskik garaipen garrantzitsua erdietsi zuen taularen egungo hirugarrenaren kontra, Girona (59-68). Arabarrek bosgarren tokian jarraitzen dute, Valencia baino puntu bat gutxiagorekin.
IDK Gipuzkoa, berriz, denboraldi irregularra egiten ari da eta asteburu honetan Ensinoren aurka galdu egin zuen (79-61). Gipuzkoarrek hamaikagarren postuari eusten diote, jaitsiera postuak bi puntutara dituztela.
18. JARDUNALDIA
Ensino 70-61 IDK Gipuzkoa
Girona 59-68 RPK Araski
Q. El Pastor 67-64 C. Promete
Valencia f. 57-82 Per. Avenida
Cadi La Seu 67-74 Gernika
Bembibre 72-42 Al-Qazeres
Adelantados 81-82 Mann-Filter