Maccabi Tel Avivek Zipren jokatuko ditu etxeko partidak, Euroligako 11. jardunalditik aurrera
Talde israeldarrak Belgrad utzi eta Spyros Kyprianou Arenan jokatuko ditu bere neurketak "besterik esan arte".
Maccabi Tel Avivek Limassolen (Zipre) jokatuko ditu etxeko partidak, Euroligako 11. jardunalditik aurrera. Lehiaketak ostegun honetan iragarri du egoitza aldatuko duela eta bertan jarraituko du "besterik esan arte", eskualdeko segurtasun egoera dela eta.
Spyros Kyprianou Arenan jokatuko dute orain. Pabiloiak 8.000 ikuslerentzako tokia du, baina 5.000 eserlekura murriztuko dute. Horrela, Maccabik atzean utziko du orain arte “etxe” izan duen Belgradeko Aleksandar Nikolic. Horrela, estreinako partida Hapoel Tel Aviv talde israeldarraren aurka izango da, 11. jardunaldian.
Erabaki hori medio, Baskoniak ere Limassolera joan beharko du Maccabiren aurka jokatzeko. Gasteiztarrek apirilaren 15ean, ostegunean, jokatuko dute bertan, txapelketako 38. jardunaldian.
Euroligak adierazi du, "okalarien, teknikarien eta zaleen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko helburuarekin" mantentzen dituela Israelgo taldeen egoitza alternatiboak.